Aaron Ortiz, Kabo jatetxeko sukaldaria, irailaren 3ko EKOtopaketako protagonista

EKOmerkatu aurreko ostegunean EKOtopaketa bat egiten da Geltokin, sukaldaritzako eskola magistral bat, izena eman nahi duten guztientzat irekia, eta ondoren, lau eskutako afari bat, prestatutako platera dastatzeko, Koldo Garcia Geltokiko sukaldari egoiliarraren eskutik. Irailaren 3an, Aaron Ortiz izango da protagonista, Kabo jatetxearen gidaritzan jende guztia harritzen ari den sukaldari gaztea.

 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Sasoiko produktuak, freskoak, Nafarroako ekologiko-ekoizleek bildu berriak, EKOmerkatuaren oinarria dira. Martxoko lehen hitzorduaz geroztik, Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareko sukaldarien presentzia eta ekarpena izan ditu oinarri horrek, CPAEN/NNPEKek babestuta eta sustatuta. Bi poloak (ekoizpena eta sukaldaritza) elkartuta, EKOtopaketek aukera ematen diote bisitariari denboraldi osoko plater bat prestatzen ikasteko, izen handiko eta ibilbide ezaguneko sukaldariek lagunduta. Aaron Ortiz sukaldari gaztearen kasua da, adibidez. Jaione Aizpurua bikotearekin batera Kabo jatetxea jarri du martxan. Jatetxearen sukaldaritza sasoiko produktuetan oinarritzen da, askotan ekologikoa, eta kontzeptu modernoa lantzen du sutegietan, emaitza ikusgarriak lortzeko. Adibidez, irailaren 3an, osteguna, Geltokin,  Iruñeko Autobus Geltoki zaharreko leihatiletan prestatzen ikasiko dugun platera: sasoiko tomatea, bere zukuaren kabiarra, piparrak, aingira eta albaka.

EKOtopaketaren alderdi ona  zera da, plater goxo bat prestatzen ikasteaz gain, bertaratzen direnek ere dastatuko dutela; izan ere, klasearen ondoren, afari ekologiko bat egingo dute , eta plater hori Koldo García Geltokiko sukaldari egoiliarrak osatzen duen menu batekin batera emango dute. Irailaren 3rako, arrautza-plater bat prestatuko du beneditar erara, txingarretan erretako Aribeko txahalarekin eta udako boilurrarekin. Postrerako, azenario, melokotoi eta kokozko pasteltxo bat. Hori guztia Nafarroako ardo ekologikoekin batera.

Honakoa hirugarren EKOTopaketa izango da, martxokoaren (Javíer Díaz Zalduendo Iruñeko Alhambra jatetxeko sukaldariak eskeinia) eta uztailekoaren (Manuel Ortiz, Bodegas Lezáun erretegiko sukaldariak eginikoa) ondoren. Tartean, Ekollaondo ahuntz-gazta ekologikoko tarta bat prestatzen ikasteko aukera ere izan genuen, Paulina etxeko marmelada eta marrubiekin, Pau López Katakrakeko sukaldariak eskainitako bideo-errezeta bati esker.

EKOtopaketan erakusten diren errezetak Nafarroako produktu ekologikoz osatuta daude, eta EKOmerkatuan eros daitezke. Horrek ekoizpen ekologikoa eta sukaldaritza batzen dituen proposamen erakargarri bat osatzen du.

Berrikuntza gisa, Ekomerkatuaren antolakuntzak bi afari zozketatuko ditu aurten. Izena emateko, jo hona: http://ekomercado.org/ekoencuentros/

 


 

 

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org