Alfonso Guindulain nekazari ekologikoak omenaldia jaso du Azkoiengo Kardoaren egunean

Azkoienek Kardoaren Eguna ospatu zuen larunbatean barazki hori indartzeko helburuarekin.  Egun biziki hotz batean, Nafarroako baratzearen ikurretako bati aitortza egin nahi izan zaio, eta, besteak beste, hori egin zuten, egunero eta baratzean ekoizten duten pertsonak omenduz. Kasu honetan, Alfontso Guindulain nekazari ekologikoa izan zen omendua, Aurelio Guinduláin, Émeri Yerro eta Raquel Teresekin batera Verduras Aurelioren produktu guztiak ekoiztu eta merkaturatzeaz arduratzen dena,...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Azkoienek Kardoaren Eguna ospatu zuen larunbatean barazki hori indartzeko helburuarekin.  Egun biziki hotz batean, Nafarroako baratzearen ikurretako bati aitortza egin nahi izan zaio, eta, besteak beste, hori egin zuten, egunero eta baratzean ekoizten duten pertsonak omenduz. Kasu honetan, Alfontso Guindulain nekazari ekologikoa izan zen omendua, Aurelio Guinduláin, Émeri Yerro eta Raquel Teresekin batera Verduras Aurelioren produktu guztiak ekoiztu eta merkaturatzeaz arduratzen dena, 180 hektarea baino gehiagoko barazki eta zereal landaketetan.

Bizitza osoa nekazaritzari emana, ekologikoan ekoizteko eta merkaturatzeko pausoa ematea erabaki zuten, gauzak beste modu batera egin nahi zituztelako: "Beti egon gara ingurumenarekin kontzientziatuta, eta nekatuta geunden agroindustriarekin eta kimikoekin...", azaldu ziguten Alfontsok eta Aureliok duela pare bat urte buletin honetatik egin genion elkarrizketan.

"Eredu konbentzionalak ez dizu ezer eskatzen: lurra prestatu eta herbizidak bota,  ongarria eman eta uzta bildu. Ekologikoan ekoizteak askoz gehiago esan nahi du, desberdina da: lur bat eduki behar duzu baldintza egokietan ".

Juan Carlos Castillo Azkoiengo alkateak Alfonso Gindulainen "familia lana, ahalegina, berrasmatzen jakitea eta berritzen jakitea" aitortu nahi izan zuen, "Azkoien herria oso altu eramanez laborantza ekologikoaren bidez".

Alfonso Guindulainek, hunkituta, kardoaren laborantzari balioa eman nahi izan zion, "zaintza asko eskatzen duen barazkia". Bizitza osoa soroetan lanean daramala esan zuen, oso lan sakrifikatua baina pozgarria: "Gustuko duzunetik bizi zaitezke, eta familia osoaren lana da".

Ekitaldian izan ziren, Azkoiengo agintariez gain, Itziar Gomez Landa Garapen eta Ingurumen sailburua eta Faltzesko, Leringo, Funesko eta Azagrako alkateak. Horiek guztiek eta herritarrek egitarau oparoaz gozatu ahal izan zuten: artisau produktuen eta elikagai ekologikoen azoka bat, Verduarte eta Remigio jatetxeetako Nacho Beñara eta Luis Salcedo sukaldarien klase magistral bat, hurrenez hurren, eta Nafarroako ardoaren dastatze herrikoi bat.

Laburbilduz, arrakastatsua izan zen Azkoiengo kardoari eskainitako lehen eguna; jarraipena izango duena eta nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua garbia egin duena.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org