Aquí la Tierra programa Lizarraldean eta Erriberan egon da

TVE1eko Aquí la Tierra programako lantaldeak Nafarroako ekoizpen ekologikoa bisitatu du egunotan, aurten bigarrenez. Oraingoan, neguko boilurra, egur-labea duen pizzeria ekologikoa, Intiako labore ekologikoen finka esperimentala eta Azkoiengo neguko barazkiak.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Bisita Antzin herrian hasi zen, Txentxo Zugasti eta Sandra Izcuek landatzen duten boilur ekologikoa bisitatuz. Haiek azaldu zuten bezala, zazpi urte igaro dira lehen boilurra bildu zuten arte. Tuber melnosporuma edo boilur beltza landatzen dute neguan, eta aestiviuma edo udako boilurra udan.  Bere eguneroko lanean ezinbestekoak dira laguntzaileak: Ron, Trufa eta Manolito. Txakurrek sigi-sagan markatzen dute boilurra dagoen tokia eta hórrela aurkitzen dute. Ekoizpen gehiena esportatzen badute ere, hilabete gehienetan aurki dezakezue boilurra Iruñeko EKOmerkatuan, hileko lehen larunbatean.

Boilurretik pizzara. La Panpinela pizzeria CPAEN/NNPEKeko Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareko kidea da. Eraulen dago, eta bertan pizza ugari prestatzen dituzte, egurrezko labean osagai ekologikoekin egiten dituzte. Artisau pizzeria bat, eta bertan pizzak 400 gradutara egiten dituzte, bi minutuz. Gakoa: egur-labea eta osagai ekologikoak eta hurbilekoak.

Hurrengo egunean, Intiak Sartagudan duen finka esperimentala bisitatu zuten, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren entsegu zentroa da. Finkaren helburuak lurraren emankortasuna hobetzea eta biodibertsitate naturala eta landua hobetzea dira. Aquí la Tierra lantaldearekin zerba eta baba ekologikoen laborantza bisitatu zen, haziak berreskuratzeko egiten duten lana eta ongarri berdeari buruzko lanak.

Eguna Verduras Aurelio bisitatzen amaitu zen, Azkoiengo ekoizpen ekologiko familiarra da. Dakizuen bezala, Erribera oso leku egokia da klimagatik eta orografiagatik barazki ugari hazteko. Neguko baratza erakutsi ziguten: haritz-hostozko letxuga, zerbak, ilarrak... Herri berean denda fisiko bat dute eta, gainera, online denda  ireki dute.

Datozen egunetan, gure sare sozialen bidez, emisio-egunen berri emango dizuegu.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org