Artajo 10 Coupage BIO, Urrezko domina New York International Olive Oil Competition-en

New York International Olive Oil Competition mundo mailako txapelketarik nabarmenetako bat da, sari hau Fontellaseko markak jasotako sari guztiei batzen zaie. Artajok Nafarroan ekoitzitako kalitate standard altuetako olio ekologikoarengatik jaso du urrea, New Yorken ospatutako txapelketako aditu dastatzaileek hala ebatzita. NYIOOC festibala olioaren kalitatea baloratzen duen nazioarteko festibal esanguratsuenetako bat da, eta urtero publikatzen duen zerrendak...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

New York International Olive Oil Competition mundo mailako txapelketarik nabarmenetako bat da, sari hau Fontellaseko markak jasotako sari guztiei batzen zaie.

Artajok Nafarroan ekoitzitako kalitate standard altuetako olio ekologikoarengatik jaso du urrea, New Yorken ospatutako txapelketako aditu dastatzaileek hala ebatzita. NYIOOC festibala olioaren kalitatea baloratzen duen nazioarteko festibal esanguratsuenetako bat da, eta urtero publikatzen duen zerrendak munduko oliba olio onenak batzen ditu, mundu mailako Michelin gida baten antzera. Ereduarekin jarraituz, urrea hiru zirrak lortzea izango zen. Milaka olio erreferentzia aurkeztu dira aurten, eta nabarmentzekoak dira estatu, Italia, Grezia eta AEBtakoak.

Artajo familia enpresa da eta kalitatezko olioa ekoizten du, euren lursailean landatutako olibetatik eta bere trujalean. Lan hau olibondoen zaintzatik botilaratzera zaintzen da. Fontellasen ekoizten da 200.000 olibondotan 12 barietate landuz. Ebroko Erriberako klima aproposena da horretarako. Artajo 10 da bere azken eskaintza, usai onenak batzen dituena.

Azpimarratzekoa da “extra” kategoria oliba olio birgin batek izan dezan bitarteko mekanikoak erabiltzea beharrezkoa dela ekoizpenean eta dastaketa organoleptikoa gainditzea inongo akatsik gabe, baita laborategiko analisi kimikoak ere. Gainera, Nafarroako olioen kasuan, garratztasun puntuak ez du %0,3 gainditu behar. Honi ekologikoaren balio erantsia gehituta, honek dakarren ingurugiroarekiko zein landareekiko errespetuarekin, batu behar zaio, jaki osasuntsu eta natural hau ekoizteko orduan.

Artajo olioa Lucques, Panisello, Picual eta Cornicabra barietateekin eratutako likidoa da, piper beltz, platano, almendola eta albertxigo usaiekin.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org