Azalera ekologikoa EBko nekazaritza-azalera osoaren % 8,5 da

    Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak, Eurostatek, Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoari buruzko estatistikak eguneratu ditu 2019an. Albiste onak: datuek adierazten dute azalera ekologikoa hazi egin dela 2019an.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Nekazaritza ekologikoak ia 13.8 milioi hektarea hartzen zituen 2019an, hau da, EB-27k erabilitako nekazaritza-azalera osoaren % 8,5. Datu horrek esan nahi du 0,5 puntu igo dela 2018arekin alderatuta.

    Eurostaten txostenean jakinarazten da azalera ekologiko handiena duten herrialdeak Austria, Estonia eta Suedia direla. Herrialde horietako bakoitzean, ehuneko ekologikoak guztizko nekazaritza-azaleraren % 20 gainditzen zuen.

    Bestalde, EB-27ko nekazaritza-ustiategien %2a inguru guztiz ekologikoak ziren (hau da, nekazaritza-lur ekologikoak baino ez zituzten) 2016an, eta erabilitako nekazaritza-azalera osoaren % 4,2 landatzen zuten.

    Txosten honen beste datu interesgarri bat da ekoizpen ekologikoen kudeatzaileak gazteagoak izan ohi direla. 40 urtetik beherako ustiategien kudeatzaileen ehunekoa bi aldiz handiagoa izan zen ustiategi ekologikoen kasuan (% 21) ustiategi ez-ekologikoen kasuan baino (% 10,5).

    Europako Batzordeak iaz aurkeztu zuen Baserritik Mahaira estrategia, labore ekologikoak garatzeko eta 2030ean nekazaritza-lur guztien %25 nekazaritza ekologikoan izateko. Nahiz eta helburura iristetik urrun egon, estatistikek adierazten dute urtez urte azalera ekologikoa hazi egiten dela Europan.

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org