Biela y Tierra” ekimena Nafarroan izan da

“Biela y Tierra” proiektua bizikleta bidezko ibilbidea da elikadura iraunkorraren aldeko ekimenak ezagutzeko. Maiatzean hasi ziren oinpekoei eragiten eta bizikletan egin nahi dituzte ia 3.000 kilometro landa eremuan elikadurarekin dauden proiektuak ezagutzera emateko. Ana Santidrián eta Edurne Caballero dira oinpekoei eragiten dietenak. Ekainaren 3an Tuteran egon ziren. Bertan Mascotas Verdes elkartearen lursaila ezagutu duten eta arratsaldean Remigio jatetxean egon ziren. Familia...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

“Biela y Tierra” proiektua bizikleta bidezko ibilbidea da elikadura iraunkorraren aldeko ekimenak ezagutzeko. Maiatzean hasi ziren oinpekoei eragiten eta bizikletan egin nahi dituzte ia 3.000 kilometro landa eremuan elikadurarekin dauden proiektuak ezagutzera emateko.

Ana Santidrián eta Edurne Caballero dira oinpekoei eragiten dietenak. Ekainaren 3an Tuteran egon ziren. Bertan Mascotas Verdes elkartearen lursaila ezagutu duten eta arratsaldean Remigio jatetxean egon ziren. Familia jatetxea da eta baratza dute La Mejanan. Jatetxea, gainera, NNPEKk sortutako Jatetxe Iraunkorren Sarean dago. Eguna Ekilikua eta joku kooperatiboekin amaitu zuten.

Hurrengo egunean Viveros Sola ezagutu zuten, NNPEKren operadorea. Horrez gain, Fontellasen dagoen Argia Ikastolako jantokia ezagutu zuten. Sukaldea dago ikastolan eta ahal duten heinean bertako elikagaiak erabiltzen dituzte sukaldatzeko. Arratsaldean, berriz, Mejanako baratzak ezagutu zituzten, udal baratz ekologikoak eta Helianto kolektiboak Mejanan sustatzen ari duen espazio agroekologikoa.

Bisitaz bisita, Edurne eta Anak denbora izan zuten bere proiektuari buruzko hitzaldi bat emateko Tuterako Eskola Iraunkorrean. Ekainaren 5ean, berriz, Arguedaseraino joan ziren bizikletaz Producción Arroz Navarra ezagutzeko. Familia enpresa da honakoa, 20 urte baino gehiagoko esperientzia du eta NNPEKeko operadorea da. Arroz ekologikoa egiteaz gain, lekaleak eta irin ekologikoak ekoizten dituzte.

Azkenik, ostiralean amaitu zuten Nafarroako bisita. Sartagudan egon ziren eta INTIAren lursail esperimentala ezagutzeko parada izan zuten. Nafarroako ekoizpen ekologikoaren entseguak egiten dituzte bertan. Horrez gain “Ortutxo” baratzeak berreskuratzeko udal ekimena ezagutu zuten eta baita ere La Torre Verde. Azken hau, NNPEKren operadorea da eta baratze-elikagai ekologikoak ekoizten ditu.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org