Borraja Komandoak Tafallako La Panueva auzoan erasoa egin du

    Borraja Komandoak ekintza egin du gaur goizean, Tafallako Panueva auzoan, Cidacos ibaiaren ondoan. Ekintzaileek baratze ekologiko bat landatu dute Tafallako Panueva auzoko haur parke batetik gertu. Horretarako, CPAEN/NNPEK erakundeko boluntarioez gain, Lantxurda, Berdesia eta Panuevako Auzo Elkarteko pertsonen laguntza izan dute. Helburua, nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua egitea.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Gaur goizeko bederatzietan, hamar ekintzaile ekologiko inguru erasoa prestatu dute Tafallan, letxugaz, kalabazaz, tomatez, kalabazinez, lore jangarriz eta nekazaritzako lanabesez Beteta. Ekintza  Panueva auzoko bizilagunek haurrentzako egokitutako Cidacos ibaiaren ondoko eremu bat "erasotzea" eta baratz ekologikoan bihurtzea.

    Nasuvinsaren lursail batean egin da, egoera txarrean zegoen eta auzoko bizilagunek elkarlanean aritu arte pertsona guztien gozamenerako; horretarako, Borraja Komandoak ere bere ekarpena egin du, eta baratz ekologikoa landatu du, auzokideak haien artean ziantzeko eta barazkiak bildu eta jateko.

    Oraingoan, Borraja Komandoan aritu dira Berdesiako lagunak, Lantxurda landa garapenerako eta agroekologiarako elkarteko boluntarioak, eta Panueva auzoko elkarteko kideak batu dira. Ekintzak ordubete baino gutxiago iraun du eta baratze ekologiko bat sortu dute. Mundu iraunkorrago eta ekologikoago bat aldarrikatu nahi duen gerrilla berdeko ekintza bat da.

     Honekin, jada hamalau dira Borraja Komandoak egin dituen eraso-ekintzak. Borraja Komandoak ondorengo komunikatuarekin egin du aldarrikapena:

     

    14. KOMUNIKATUA

    #BorrajaKomandoa

     

    Gaur Borraja Komandoak berriro erasoa egin du, oraingoan Tafallan eta hiru elkartetako kideekin batera (Lantxurda, Berdesia eta La Panuevako bizilagunak), eta eskerrak eman nahi dizkiegu mundu hobe baten alde hartutako konpromisoagatik.

    Gero eta gehiago gara mundo ekologiko baten alde jardun nahi duten pertsonak, hemen gaudela esan nahi dutenak, beren herri eta hirietatik mundu iraunkorrago, justuago eta ekologikoago baten alde borrokatzen ari direnak. Ingurumenarekin konprometitutako pertsonak, mundu hobe baten alde jardun nahi dugunak.

    Gaur Tafalla asaltatu dugu, baratze ekologiko bat landatzen, sinbolo txiki bat, iluntasunaren erdian argi izpi bat, oztopoz betetako bide bat argitzen lagunduko diguna.

    Denok parte hartzera animatzen zaituztegu, pandemiak, interes ekonomikoak edo basakeria hutsak ekologiarekin amaitu ez dezaten, mundu garbi eta kutsatzailerik gabe borookatzen.

    Gure aldetik, espazio publikoak, lorategiak, parterrak etab erasotzen jarraituko ditugu eta baratze ekologikoan bihurtzen jarraituko dugu, ekologiarekin dugun konpromisoaren lekuko txikiak.

    Mundu hobe baten alde, mundu ekologiko eta zaindu baten alde, gurekin bat egin eta jardun ahal duzuen lekuan eta moduan.

    Borraja Komandantea

     

    www.navarraecologica.org

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org