Conservas Medranok azpiegiturak eta arlo ekologikoa handitu ditu

Orain lau urte Conservas Medranok arlo ekologikoaren aldeko apustua egin zuen NNPEKen izena eman zuenean. Ekologikora salto egitea eskariaren gorakadak sustatu zuen, Nafarroan, estatuan eta atzerrian, bertan saltzen baitu bere ekoizpenaren herenetik gora. Hazkundeak instalakuntzen handitzea ekarri du, 900.000€-ko inbertsioarekin, barazki kontserba ekologikoak ekoizteko helburuaz “Casa Medrano” markapean. Gainera apustuak ere Nafarroako baratzeko bermatutako kalitatedun ekoizle handiak...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Orain lau urte Conservas Medranok arlo ekologikoaren aldeko apustua egin zuen NNPEKen izena eman zuenean. Ekologikora salto egitea eskariaren gorakadak sustatu zuen, Nafarroan, estatuan eta atzerrian, bertan saltzen baitu bere ekoizpenaren herenetik gora. Hazkundeak instalakuntzen handitzea ekarri du, 900.000€-ko inbertsioarekin, barazki kontserba ekologikoak ekoizteko helburuaz “Casa Medrano” markapean. Gainera apustuak ere Nafarroako baratzeko bermatutako kalitatedun ekoizle handiak barnebiltzen ditu: IPG Alcachofa de Tudela, IGP Espárrago de Navarra eta DOP Pimiento del Piquillo de Lodosa.

 

Iragan ostiralean inauguratu zituzten Conservas Medranoren azpiegitura berriak, Tuterako Labradas Poligonoan. Horrela amaitu da Impex Medrano enpresa komertzialaren eraldatze proiektu handia, orain kontserba ekoizle izanen dena eta izena ere aldatu duena “Conservas Medrano” deituta.

Proiektua 2007an hasi zen, kontserba eta izoztutako produktuentzako bi biltegiren eraikitze lanekin. Hauek Impex Medranok banatzen zituen estatu eta atzerrian. Lana burutzeko bulegoak ere eraiki zituzten. 2014ean gama altuko plater sukaldatuak ekoizteko lantegia eraikitzeko beharra ikusi zen eta horretan inbertitu zen “AIMAR” markapean: artisau eran prestatutako platerrak eta “Artesanos de Navarrak” babestuak.

Nafarroako famili-enpresa honen enpresa proiektuak, hazten jarraitu du era esanguratsuan azkeneko urtean, besteak beste aipatutako inbertsioen gorakada eta proiektuen garapenarekin eta orain astebete aurkeztutako instalazioekin.  Hauek batez ere barazki kontserba ekologikoen ekoizpenean jardungo dira, “Casa Medrano” markapean, eta apustuak ere Nafarroako baratzeko bermatutako kalitatedun ekoizle handiak barnebiltzen ditu: IPG Alcachofa de Tudela, IGP Espárrago de Navarra eta DOP Pimiento del Piquillo de Lodosa.

Aurreko asteko inaugurazioarekin Medrano familiak 2007an hasitako proiektuari amaiera ematen zaio, eta 3 milioi eurotik gora inbertitu dira. Conservas Medranok 5,5 milioi euro fakturatu zituen, haietatik %35a esportazioetatik datorrela.15 pertsonak lan egiten dute era iraunkorrean, eta kanpaina zehatzetan 35ek, %70a Tutera eta Erriberako emakumeak dira. 

 

Ekologiko gama altua

Orain lau urte egin zuen ekologikorako saltoa, Jose Luis Medranok dioen moduan “produktu ekologikoak geroz eta eskatuagoak direlako, bezeroek eskatzen zituzten”. Kontsumitzaileek geroz eta jaki ekologiko gehiago eskatzen dituzte eta hori maila guztietan gertatzen da. Medranok azaltzen duenez “batez ere atzerrian, Frantzian, hara geroz eta gehiago esportatzen dugu, naiz eta estatuko merkatua ere hazkuntzan dagoen”.

Ekologikoarekiko apustua produktu zehatz batzuekin hasi zuten: orburua, zainzuria eta piperra. Salmenten hazkundeak eta produktu berrien eskariak gama handitzera bultzatu zituen: kardoa, babarrunak, dilistak edota txitxirioak. Gainera, zopa ekologiko, krema, tomate frijitua, tomate osoa eta zatitua… ere eskaintzen dira.

Medranok azaltzen du Frantziako merkatura egokitzeko, han baitute bezero kopuru handiena. “Produktu ekologiko berritzaileak sortu ditugu, baita frantziarrei egokitzen zaizkien errezetak, haien artean Espeletteko piperra, Frantzia hegoaldeko gari aleen zopa, petite porte”. “Superjakiak biltzen dituzten errezeta aberatsak dira”.

Medranoren hitzetan instalazio berrietan egindako inbertsioak bereziki ekologikoari dagokiola, horrek bermatzen baitie “hazkundea handia dela, eta egiazko jauzia oraindik ematear dela”.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org