CPAEN/NNPEKek errezeta-lehiaketa jarri du martxan saltoki ekologikoekin

    Nafarroa Saltsa Berdean-en bigarren edizioa da. Horren bidez, tokiko merkataritza txikia eta ekologikoa sustatu nahi da, eta CPAEN/NNPEKen Jatetxe Jasangarrien Sareko taberna eta jatetxeei lagundu.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    CPAEN/NNPEKek Nafarroa Saltsa Berdean errezeta-lehiaketa jarri du martxan bigarren urtez jarraian. Ekimen honen bidez, parte hartzen duten pertsonek 150, 100 eta 50 euroko sariak irabaz ditzakete elikagai ekologikoekin lan egiten duen tokiko denda txikian kontsumitzeko.
    Lehiaketa honen bidez, tokiko elikagaien eta elikagai ekologikoen aldeko apustua egiten duten salmenta-puntuek egiten duten lana ikusarazi nahi da; izan ere, sektore hori funtsezkoa da CPAEN/NNPEKentzat, kontsumitzaileei ekoizle ekologikoen lana helarazten baitie.

    Gure hiri askotako auzoetan eta Nafarroako beste herri txiki batzuetan jarduten duten saltokiak dira. Gertuko publikoarekin harremanetan daude, eta gero eta gehiagok eskatzen dituzte elikagai osasuntsuak, sasoikoak, ekologikoak, hemen landutakoak eta ekoitzitakoak.

    Berrogeita hamar bat denda, ekodenda, belar-denda, harategi, ardotegi, fruta-denda eta kontsumitzaile elkarteez ari gara, besteak beste. Saltoki horiek, gainera, produktore askorentzat beren ekoizpena aurrera ateratzeko aukera bakanetako bat dira.


    Nola parte hartu:
    Nafarroa Saltsa Berdean parte hartu nahi dutenek oso erraza dute. Jakiak CPAEN/NNPEK sareko denda ekologiko batean erosi beharko dituzte, errezeta bat prestatu, argazki bat egin eta errezetarekin batera cpaen@cpaen.org e-postara bidali, osagaiak erosi dituen denda adieraziz.
    Errezeta eta argazkia Facebooken, Twitterren eta Instagramen ere parteka ditzakete. Lehiaketan parte hartzeko, erosketa egin duten establezimendua izendatu beharko dute, @navarraecologica etiketatu eta #NavarraEnSalsaVerde hastag-a erabili. Errezetak jasotzeko epea azaroaren 16tik abenduaren 15era bitartekoa da.


    Sari bat bezeroentzat, dendarentzat eta jatetxeentzat

    Lehiaketa honen berezitasuna da irabazleak hirukoiztuta daudela. Alde batetik, errezeta-lehiaketa irabazten duen pertsonak 150 €-ko txartela jasoko du lehen saria irabazten badu, 100 € bigarrenak eta 50 € hirugarrenak, bere denda ekologikoan gastatzeko. Bestetik, osagaiak erosi diren dendek bermatuta izango dute zenbateko horretako erosketa, beren establezimenduetan, baina, gainera, arduradunek txartel bat jasoko dute, hautatzen duten Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareko jatetxean gastatzeko sariari dagokiona, hain zuzen. Eta aukera asko dituzte: Michelin izarra duten jatetxeak, erretegiak, pizzeriak, eguneko menuetako jatetxeak edo makrobiotikoak. Hogeita hamar establezimendu baino gehiago Nafarroa osoan.

    Horrela, CPAEN/NNPEKek elikadura ekologikoan aritzen diren saltokiak eta elikagai horien aldeko apustua egiten duten jatetxeak ezagutarazten lagundu nahi du. Gainera, produktu horiek merkaturatzeko eta kontsumitzeko bide laburrak, garapen iraunkorra eta landa-mundua mantentzea sustatzen dute.
    Lehiaketari, dendei eta jatetxeei buruzko informazio guztia

    https://navarraecologica.org/eu/gastronomia-eta-dendak/navarra-en-salsa-verde webgunean.

     

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org