CPAEN/NNPEKek “EzpelZaintza2050” ekimenean parte hartu du, ezpelaren haziak kontserbatzeko ekimena

Pasa den irailaren 26an, Abaurregainak "EzpelZaintza2050" ospatu zuen, Abaurregainako Estela Museoaren (Abaurregainako hilarriak) ekimena, Cydalima perspectalis delakoak (ezpel-sitsa edo beldarra) suntsitutako ezpel-hazien banku bat sortzeko. CPAEN/NNPEK bilketaren hamazortzi babesleen taldeko kide izan zen, eta elikagai ekologikoen saski bat eman zuen, azken bi hilabeteetan parte hartu duten bolondresak saritzeko. Izan ere, 20 kilo hazi baino gehiago bildu dituzte, udalerriko 30 kokaleku desberdinetatik.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Abaurregainako Estela Museoak (Abaurregainako hilarriak) ezpel-haziak biltzeko ekimen bat jarri zuen abian udan udalerrian, eta boluntarioak eskatu zituen bi hilabetez Nafarroako eta Euskal Herriko herri altuenean haziak jaso zitzaten. Espezie exotiko horren eta beste batzuen etorreraren aurrean hesi natural bihurtu da herriaren garaiera. Abantaila hori baliatzen du EzpelZaintza2050ek aurrea hartzeko eta lurraldearen zati handi bat osatzen duten eta kareharrizko lurzoruko behe-mendiko ekosistemaren oinarria diren ezpeldiek pairatuko dituzten kalteak ahalik eta gehien prebenitzeko.

Boluntarioei egindako deiaren erantzunari esker, 10 talde osatu ziren, eta 40 pertsonak parte hartu dute talde horietan. Bi hilabetez landara atera dira hogei kilo hazi baino gehiago biltzera. Ekimena sustatzeko, EzpelZaintza2050ek jasotako fruituen 100 g-ko sari bat agindu zien parte-hartzaileei, baina babesleen inplikazioa eta babesa kontuan hartuta, azkenean 450 sari baino gehiago lortu ziren, horien artean, CPAEN/NPEKek emandako lotea.

Bildutako haziekin bi bilduma egingo dira, bata epe laburrekoa (5-15 urte) eta bestea mende bat baino gehiago iraun dezakeena. Bildumak udalerrian bertan gordeko dira, Europako germoplasma-bankuetara segurtasun-kopiak bidalita. Hazi-banku hori sortzeko, EzpelZaintza2050ek beste zentro batzuen aholkularitza baliotsua izan du, hala nola Madrilgo Errege Lorategi Botanikoa edo Valentziako Unibertsitateko Germoplasma bankua.

EzpelZaintza2050ek harrera ona izan du eta 2021ean beste herri eta lurralde batzuetan egingo da. Abaurregainan egiten jarraituko da, harik eta ezpelak desagertu arte.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org