CPAEN/NNPEKek “Familientzako janari osasungarri eta jasangarrien gida” argitaratu du

CPAEN/NNPEKek, Menjadors Ecològicsekin batera, etxean jaten ikasteko eta haurrek eskoletan jasotzen duten elikadura osatzeko gida praktikoa argitaratu du. Elikagaien mantenugaiak ezagutzea eta elikadura osasungarria zer den ulertzea da helburua. Errezetak, despentsa, erosketak, sukaldea antolatzeko aholkuak edo elikagaiak kontserbatzeko gomendioak dira gida honen parte, familiek nahitaez irakurri beharrekoa. Gida www.navarraecologica.org webgunean deskarga daiteke.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

"Familientzako janari osasungarri eta jasangarrien gidak" OMEren eta elikadura-ohiturak eta pertsonen osasunean duten rola aztertzen espezializatu diren beste erakunde ofizial eta fundazio batzuen gomendioetan oinarritutako gakoak ematen ditu. Erosketak eta despentsa antolatzeko aholkuak ematen ditu eta errezeta erraz eta osasungarriak ematen ditu. Helburua haur, nerabe eta, oro har, pertsona guztientzako elikadura osasungarria lortzea da. Haren irakurketak frogatzen duenez, aldaketa erraz batzuekin, pertsonek alde handia nabarituko dute beren eta ingurukoen osasunean.

Gurasoek, tutoreek erantzukizun handia dute eskuetan; izan ere, haurtzaroan finkatzen dira helduen portaeraren eta gure osasun fisiko, mental eta emozionalaren oinarriak. Etxean ohitura osasungarriak ikusten dituzten haurrek probabilitate handiagoa dute ohitura horiek helduaroan errepikatzeko. Aldaketa-eragile izateko, garrantzitsua da jakitea zer den osasungarria eta jasangarria, eta zer ez den osasungarria; izan ere, publizitate-mezuak jasotzen ditugu etengabe, eta nahasmena sortzen dute etiketa “osasungarria” edo “naturala” eransten diegunean naturalak ez diren elikagaiei.

Zergatik da beharrezkoa?

CPAEN/NNPEKek gida hau egiteko izan dituen arrazoiak eskola-jantokiak eraldatzeko eta haietan elikadura osasungarria aplikatzeko abian diren proiektuetan bilatu behar dira,kontutan hartuta garrantzitsua dela aplikatzen diren jarraibideak etxeetara eramatea eta, hartara, familien elikadura osatzea.

Gaur egun, elikagai findu, azukre, koipe, gatz eta animalia-jatorriko proteina gehiegi kontsumitzen ditugu, eta barazkiak, frutak, osoko zerealak eta lekaleak ez dira behar adina jaten. Elikadura-joera txar honek, mundo garaikide honetako sedentarismoarekin batera, obesitatearen eta gehiegizko pisuaren hazkunde kezkagarria eragin du munduan. Egoera hain da larria, ezen OMEk hitzarmen bat sinatu baitu diabetesaren, obesitatearen eta gehiegizko pisuaren hazkundea geldiarazteko hemendik 2025era.

Horregatik guztiagatik, gida hau tresna praktiko garrantzitsua da; izan ere, behar bezala nola jan erakusten digu, zer esan nahi duen elikadura osasuntsuak, eta janariek, gainera, familiarekin partekatzeko, ikasteko eta gozatzeko uneak izan behar dutela. Eta, gainera, hobeto ulertzen lagunduko diguten adibideak, errezetak eta grafikoak ematen ditu, are gehiago aipatzen dituen elikagaiak Nafarroan kokatuta daudenean eta eskura daudenean.

GIDA DESKARGATU: https://navarraecologica.org/files/2021/01/guia-eu-web-2.pdf

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org