Eguberri ekologikoak

Nahi izan edo ez, Gabonetan elikagai gehiegi jaten ditugu, eta neurri batean arintzen ahal ditugu kontsumitzen ditugun elikagaiak ekologikoak badira. Ahotik sartzen dena osasungarria dela eta kimikarik gabea dela jakingo dugu, gutxienez. Navarraecologica.org webgunean sartzen bazara, gabon egun hauetarako edo nahi duzunerako errezeta ugari aurkituko dituzu. Horietako asko Jatetxe Jasangarrien Sareak iradokituta,...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nahi izan edo ez, Gabonetan elikagai gehiegi jaten ditugu, eta neurri batean arintzen ahal ditugu kontsumitzen ditugun elikagaiak ekologikoak badira. Ahotik sartzen dena osasungarria dela eta kimikarik gabea dela jakingo dugu, gutxienez.

Navarraecologica.org webgunean sartzen bazara, gabon egun hauetarako edo nahi duzunerako errezeta ugari aurkituko dituzu. Horietako asko Jatetxe Jasangarrien Sareak iradokituta, sukaldari handien ekarpenez betea eta etxean egiteko pausoz pauso azalduta.

Kalabazin gainerreak, moxal ekologikoko txuletak, onddo belo beltza duen arrautza ekologikoa, urre gorriko humusa, garbantzu-zopa, patata-tortilla eta trufa tipula-natillarekin edo txekor ekologikoko steak tartarrarekin, horiek dira, besteak beste, gureak eta gonbidatuak harritzeko aprobetxa daitezkeen proposamen batzuk.

Lagun eta senideei gozatzeaz eta gozarazteaz gain, osasuntsu jatea da xedea, baita ere tokiko ekonomia lagundu, hemengo nekazari eta abeltzainen alde eginez.

Ez ahaztu, gainera, Nafarroako ardo ekologiko on batekin topa egitea. Filmetako iragarkietan esaten zen bezala, dendarik onenetan aurkituko dituzte. Hemen dituzue: https://navarraecologica.org/es/gastronomia-dendak

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org