EKOmerkatua ostiral honetan, apirilaren 30ean, arratsaldez izanen da

Oraingoan, 17 ekoizle izango dira Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan, Nafarroan ekoitzi eta elaboratutako elikagai ekologikoekin. EKOmerkatuak eguna aldatu eta apirilaren 30era (ostirala) aurreratuko da maiatzaren 1eko jaieguna dela eta; 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik, ostiralean.

EKOmerkatuak urtebete egin zuen martxoan, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eta kontsumitzaileen arteko topagunea da. CPAEN/NNPEKk antolatzen du hileroko merkatua; aurten ere, 25 urte beteko ditu erakundeak.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Maiatzeko EKOmerkatua apirilaren 30era, ostirala, aurreratuko da 17:00etatik 20:30era, maiatzaren 1eko jaieguna dela eta. Guztira, 17 postu ekologiko, Nafarroa osoko produktuekin izanen dira: ardoak, garagardoa, barazkiak, frutak, hestebeteak, lekaleak, kontserbak, fruitu lehorrak, arrautzak, ogia, gozogintza, gaztak, esnekiak, olioa eta hartzituak. Nafarroan modu ekologiko eta iraunkorrean ekoitzitako elikagaien aukeraketa zabala, zuzenean ekoizleei erosteko, kasu honetan, ostiral arratsalde honetan bertan.

Urtebete bete zuen EKOmerkatuak martxoan, eta denera, Nafarroako 32 ekoizle parte hartu dute, denboraldi eta ekoizpen-prozesu naturalak errespetatuz. Dagoeneko, gainera, hileroko hitzordua finkatuta dago jada, eta aukera ematen die Nafarroako ekoizle ekologikoei bezeroei zuzenean haien elikagaiak saltzeko eta hilero hitzordura joaten diren kontsumitzaileekin harremana egiteko; horri esker, EKOmerkatua Nafarroako publikoaren eta ekoizpen ekologikoaren arteko topaleku bihurtzen da.

EKOmerkatua sendotu egin da hilabete hauetan guztietan, eta hori nabari da edizio bakoitzera joaten diren bezeroen leialtasunean, besteak beste. Hamar bisitaritik sei hilero joaten dira EKOmerkatura. Aurreko edizioetan, zortzi mila pertsona baino gehiago joan dira,

Elikagai osasungarriak, jasangarriak eta zuzenak, landatik etxera

 

EKOmerkatura joaten diren pertsonek gehien baloratzen dutena elikagai ekologikoak zuzenean erosi ahal izatea eta ekoizleekin harreman zuzena izatea da. EKOmerkatuak ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasangarriagoak sustatu nahi ditu, hurbileko kontsumoaren alde egiten duen ekoizpen-moduen alde: EKOmerkatuko elikagaiek, batez beste, 54 kilometro baino ez dituzte egiten ekoizpenetik salmentara. Era berean, berotegi-gasaren emisioak murrizten laguntzen duen ekoizpen-modu baten aldeko apustua da, kilometro askoko elikagaiak kontsumitzeko joeraren aurrean elikadura birlokalizatzen duena eta plastikozko ontzien erabilera murrizten duena.

Nafarroako ekoizpen ekologikoak ere landa-lurraldearen garapena bultzatzen du. EKOmerkatuko hiru postutatik bat 100 biztanletik beherako herrietatik dator. Ekoizpen ekologikoak biztanleria finkatzen eta desagertzeko arriskuan dagoen sektore bat mantentzen laguntzen du; ustiategi txikiak dira, inguruneari balioa ematen diotenak eta kalitatezko elikagaiak eskaintzen dituztenak, landa-munduari eusten laguntzen dutenak eta, gainera, ingurumena errespetatzen dutenak, ekologikoki eginak.

 

Hilabete honetan, EKOmerkatua apirilaren 30ean, ostiralean, egingo da eta arratsaldez izanen da, 17:00etatik 20:30era.

EKOmerkatua apirilaren 30a

Ordutegia: 17:00etatik 20:30era.

 

Ekoizleak

1. Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa (Bakedanoa eta Artaxoa)

2. Zubi Zaharra. Barazkiak (Caparroso)

3. Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eulz)

4. Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra (Faltzes)

5. Larrezabal ECO. Ardi-gazta (Altsasu)

6. Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak (Goldaratz)

7. La Corraliza de Don Pablo. Olioa (Peralta)

8. Erlan. Eztia (Izurzu)

9. Pittika. Gaztak (Erratzu)

10. Axuribeltz. Ardi gazta (Iturgoien)

11. Lakabeko Okindegia. Ogia eta pastak (Lakabe)

12. Azpea upeltegia. Ardoa (Irunberri)

13. Koldo Resano. Sagarrak (Faltzes)

14. Domiña: Betizu behi-hestebeteak. (Goizueta)

15. Erlandere. Eztia. (Izurzu)

16. Bagordi upeltegiak. Ardoak. (Andosilla)

17. Ferment art. Hartzituak. (Arizkun)

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org