EKOmerkatuko elikagaiek batez beste 54 kilometro egiten dute ekoizpenetik salmentaraino

    Arrea elkarteak eta INTIA EKOmerkatuaren lehen urtea baloratzeko egindako azterlan batean jaso diren datuetako bat da. Datu horrek erakusten du zergatik den garrantzitsua hurbileko elikagai ekologikoak kontsumitzea. Izan ere, EKOmerkatuko hiru postutik bat 100 biztanle baino gutxiagoko herrietatik dator. Larunbat honetan, apirilak 3 EKOmerkatua eginen da beti bezala 09:30etatik 14:00etara Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Larunbat honetan EKOmerkatuak 16 postu bilduko ditu Iruñean, baita publiko guztientzako jarduera eta tailerrak ere. Edizio hau, Autobus Geltoki Zaharrera hileko lehen larunbatero Nafarroan ekoitzitako elikagai ekologikoak ekartzen dituen EKOmerkatuaren lehen urtea baloratu duen azterlanarekin batera heldu da.  Azterlan honetan baloratzen da EKOmerkatua finkatu egin dela eta edizio bakoitzera joaten den publikoa leiala dela. Edizio hauetan guztietan, denera, 32 ekoizle ekologikok parte hartu dute.

    EKOmerkatura joan diren kontsumitzaileak hitzorduarekin leial izan dira. Hamar pertsonatik sei ohiko kontsumitzaileak dira, eta hilero joaten dira Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrera. Elikagai ekologikoak ekoizten dituzten pertsonei zuzenean erostea baloratzen duen publikoa da EKOmerkatura gerturatzen dena, eta guztira, 8.000 pertsona inguru igaro direla kalkulatzen da, urte honetan egin diren hamaika edizioetan.

    Ekoizleei dagokienez, EKOmerkatuko lehen urtearen balorazioa ere positiboa da. Hala, alde batetik, Nafarroako hiriburuan beren produktuak zuzenean saldu ahal izateko espazio bat berreskuratu izana nabarmendu da, eta, bestetik, elkarrekin saldu ahal izatea. Horrek ekoizleen arteko eta haien eta publikoaren arteko trukea bultzatu du.

    Larunbat honetan, 16 postu eta jarduera ugari

    Larunbat honetan, apirilaren 3an, 16 postu izango dira, eta bertan barazkiak, gaztak, eztia, marmeladak, oliba-olioak, sagarrak, lekaleak, arkumea txilindron erara, arrautzak, garagardoak eta Nafarroako ardo ekologikoak erosi ahal izango dira. Horrez gain, haur eta helduentzako jarduerak eta tailerrak izango dira EKOmerkatuan, hala nola espartzuarekin lehen kontaktua izateko tailerra, sasoiko barazkiak garbitzekoa edo haurrei zuzendutako sormen-tailerra oihal birziklatuak erabiliz. Gainera, bi ginkana egongo dira, gaztelaniaz eta euskaraz, eta kale-animazioa Dj Reimyren eta bere sound system trizikloaren eskutik.

     

    Maiatzeko EKOmerkatuaren data aldatuko da, eta apirilaren 30ean ospatuko da.

    Jakinarazten dizuegu maiatzeko EKOmerkatua hileko lehen larunbateko ohiko datan egin beharrean aurreko ostiralean egingo dela, hau da, apirilaren 30ean, eta arratsaldeko ordutegian, 17:00etatik 20:30era. Maiatzeko lehen larunbatean jaieguna delako aldatu da EKOmerkatuaren eguna. Aurrerantzean, hileko lehen larunbateko ohiko hitzordura itzuliko da.


    Apirilaren 3ko EKOmerkatuko ekoizleak

    Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa (Bakedanoa eta Artaxoa)
    El Puente Viejo. Barazkiak (Caparroso)
    Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eulz)
    Aranda ekologikoak. Oliba-olio birjina estra (Faltzes)
    Larrezabal ECO. Ardi-gazta (Altsasu)
    Casa Paulina. Marmeladak (Artaza)
    Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak (Goldaraz)
    La Corraliza de Don Pablo. Olioa (Peralta)
    Erlan. Eztia (Izurzu)
    Pittika. Gaztak (Erratzu)
    Axuribeltz. Ardi gazta (Iturgoien)
    Lakabeko Okindegia. Ogia eta pastak (Lakabe)
    Azpea upeltegia. Ardoa (Irunberri)
    Koldo Resano. Sagarrak (Faltzes)

    Jose Luis Olloqui. Larreko arkumea (Azkoien)

    Beraska. Eztia eta propoleoak (Bera)

     

    JARDUERAK

    10:30-14:00. DJ Reimy, sound system trizikloarekin.
    10:00. Espartzuarekin lehen kontaktua izateko tailerra (helduentzako tailerra, gaztelaniaz).
    11:00. Altxorraren bila haurrentzako ginkana (EUS).
    11:00. En busca del tesoro, haurrentzako ginkana. (GAZ)
    12:00. Sasoiko barazkiak garbitzeko tailerra
    12:00. Sormen tailerra oihal birziklatuak erabiliz (haurrentzako tailerra)
    13:00 Sasoiko barazkiak garbitzeko tailerra

    Izen emateko: http://www.geltoki.red/eu/ekomerkatuko-tailerrak/

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org