El Puente Viejo, barazki ekologikoak sorotik etxera zuzenean

Asier Iribarrenek barazkiak lantzen ditu Caparroson. Jarduera hori urrutitik datorkio, izan ere, betiko nekazarien familia batetik dator. Baina landarekiko grina ez zen nahikoa, uste baitzuten —gaur egun Silvia Morenorekin batera eramaten du negozioa— haratago joan behar zutela, eta, beraz, euren laborantza ekologiko bihurtu zuten El Puente Viejo markaren pean. Familia-enpresa hau erreferente bat da gaur egun, eta Iruñeko EKOmerkatuan egoten da hileko lehen larunbatean.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Konta iezaguzu zure ibilbide ekologikoa. Nola hasi zinen, zer ekoizten duzu, non, nola?
Ni beti izan naiz landakoa, eta nire familian beti aritu gara nekazaritzan. Baina duela urte batzuk ekologiaz interesatu nintzen eta liburuak eta artikuluak irakurtzen hasi nintzen, Interneten bilatzen. Bazkide batekin elkartu nintzen eta CPAEN/NNPEKek ziurtatutako barazki ekologikoak ekoizten hasi ginen. Denborarekin, banandu egin ginen, eta emaztea eta biok gaur egun dugun ustiapenarekin hasi ginen, El Puente Viejorekin alegia. Guk geuk landutako baratzeko produktu ekologikoak ekoitzi eta saltzen ditugu, beti sasoikoak. Oraintxe bertan, tomateak, pepinoak, piparrak, tipulak, baratxuriak, patatak... gauza asko ditugu, etxean eta ostalaritzako lokal batzuetan kontsumitzeko.

Zergatik zatoz EKOmerkatura?
Hasieratik ulertzen genuen merkaturatzeko modurik onenetako bat merkatuak direla, zuzeneko salmenta. Niri merkatuetara joatea gustatzen zait, erosten gaituzten pertsonak ezagutu ahal izatea eta haiek gu ezagutzea. EKOmerkatuan produktua atera eta zuzenean saldu daiteke, bitartekaririk gabe. Nik hamarreko bat ematen diot, izan ere, larunbat gehiagotara zabaltzea gustatuko litzaidake. Merkatu batean saltzea da gehien gustatzen zaiguna, baina gure webgunearen bidez ere egiten dugu, elpuenteviejo.es helbidean, eta laster Iruñean saltzen hasiko gara, San Frantzisko kaleko belar-dendan.

Zergatik kontsumitu produktu ekologikoak?
Jaten duguna garela dioen esaldian sinesten dut. Pentsatzen baduzu, horixe da zehazki, ahotik sartzen dena zure parte da. Zenbat eta gutxiago landu produktu bat, zenbat eta laburragoa izan merkaturatzea, zenbat eta freskoagoa izan, hobe. Eta kimikarik ez badu eta ekologikoa bada, askoz hobeto. Logika hutsa da. Eta, gainera, nekazariei zuzenean eros badiezazkiekezu, EKOmerkatuan bezala, asmatzen ariko zara, ezagutzen ahal duzulako eta saltzen dizkizun elikagaietan konfiantza izan dezakezulako.

 

 


 

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org