Irailean estreinatuko da Los Últimos de la Mejana

Santiago Cordón -baratzezainen seme eta biloba eta Tuterako Trinkete jatetxearen jabea- eta Patxi Uriz -argazkilaria, ekoizlea, dokumentalen zuzendaria eta Goya baten irabazlea- orain dela bi urte elkartu ziren Tuteran. Cordón aita zendu berriaren eta ortuzainen desagertzearen inguruan hitz egin zuten. Hortik sortu zen dokumental bat sortzearen ideia, Los Últimos de la Mejana deiturikoa, sentimenduz eta itxaropen handiko pelikula, baina baita ere kezka eta mezu argi bat duena: ezin dugu...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Santiago Cordón -baratzezainen seme eta biloba eta Tuterako Trinkete jatetxearen jabea- eta Patxi Uriz -argazkilaria, ekoizlea, dokumentalen zuzendaria eta Goya baten irabazlea- orain dela bi urte elkartu ziren Tuteran. Cordón aita zendu berriaren eta ortuzainen desagertzearen inguruan hitz egin zuten. Hortik sortu zen dokumental bat sortzearen ideia, Los Últimos de la Mejana deiturikoa, sentimenduz eta itxaropen handiko pelikula, baina baita ere kezka eta mezu argi bat duena: ezin dugu lurrarekin dugun harremana eten.

Los Últimos de la Mejana iraila eta urriaren artean estreinatuko da, printzipioz Tuteran, bertan sortu baitzen grabaketaren ideia eta protagonisten parte handi bat direlako Erriberako hiriburuan bizi diren azken ortuzainak. “1980. urtean 1.500 ortuzain zeuden Tuteran eta gaur egun 25; handienak 92 urte ditu eta gazteenak 70”, dio Patxi Urizek. Aipatu dugun moduan, dokumentalaren ideia Patxi Uriz eta Santiago Cordon izan zuten hizketaldi batean sortu zen.  Azken honek aipatzen zuen sentsazioa zuela ez zuela guztia ikasi bere aitarengandik ortuzainen inguruan eta pentsatzen ari zela baratzean lan egiten zuten pertsonekin hitz egitea eta liburu moduko batean haien jakintza jaso. “Nik esan nion: Dokumentatu ez! Ahotsa eman behar diegu! Hortik aurrera lan eta lan hasi ginen eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso genuen hasteko. Horrela hasi ginen lan egiten, duela bi urte eta erdi, eta orain muntaketa fasean gaude”, dio Patxik.

Esan bezala, irailerako prest egonen da dokumentala, eta dena ongi badoa, Tuterako Opera Prima jaialdiko atal paraleloan aurkeztuko da, urriaren amaieran. Azaroaren zazpian Iruñean izanen da estreinaldia agroekologiaren inguruko zinema ziklo batean. INTIAk Urizekin berarekin antolatzen du zinema emanaldia eta horietan gertuko produktuaz hitz egingo da; zine forum-a arratsaldeetan izanen da.

 

Errebeldia eta itxaropena

Dokumentalaren azpititulua Errebeldia eta Itxaropena da. Lehenengoa ortuzain gutxi gelditzen direlako, eta bigarrena Santiago Cordonek egiten duen lan pedagogikoarekin Mascotas Verdes fundazioan. “Santik badu bizikleta-aitzurra, kontu dibertigarriak egiten ditu, eskoletan umeak bisitatzen ditu, tailerretan dio kozinatzen hasten dela lurretik bertatik eta landatzera erakusten die”.

Grabazioa ez zen bakarrik Tuteran egin. Lanean hasi zirenean konturatu ziren ez zela bakarrik Tuteran gertatzen zen gauza bat, baizik eta mundu mailako fenomenoa. Hori dela eta elkarrizketa gehiago egin zituzten: Peraltan Jairo Restrepok hitzaldia eman zuen eta hari egin zioten elkarrizketa (nekazal ingeniaria, NBEtako kontsultorea da eta espezialista nekazaritza organikoan); Lizarran Arrea elkarteko Ester Monterorekin egon ziren; Bidaurretan Aingeru Tabar nekazari gazte eta holistikoarekin; Iruñean hiriko haur eskolen inguruan hitz egin zuten jantoki ekologikoak direla eta; gainera, Valentzian edota Mallorcan egon ziren beste ortuzain batzuk elkarrizketatzen. Hori dela eta, ortuzainak, adituak... elkarrizketatu dituzte, agroekologiaren inguruan proiektuak ikusi dituzte eta hiri baratzak bisitatu; hasieran pentsatuta zuten baino programa zabalago bat.

Ghandik zioen baratz bat landatzea ekintza iraultzailea dela, eta Urizek hala dio pelikula grabatu ondoren: “Osasuntsu bazkaldu nahi badut, egin behar dudan aurrenekoa da nire janaria landatu, eta ez badut lursailik edo ez dut denborarik, edozein lekutan egin: balkoian edo ahal duzun tokian”.

 

Crowdfunding

20 euroko ekarpenarekin, zure izena eskerren zerrendan agertuko da.

Ultreia Filmsri ekarpenak egiteko: ES40 2100 3769 11 2200073702

Babesle edo kolaboratzaile bezala parte hartu nahi baduzu, zuzendariarekin harremanetan jarri: ultreia@patxiuriz.com

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org