Iruñeko Eskola Baratze Ekologikoak programako hirugarren ikasturtean 7 ikastetxe ari dira parte hartzen

Ikasturte honetan zazpi ikastetxe parte hartzen ari dira Iruñeko Udalak antolatutako Iruñeko Eskola Baratze Ekologikoak ekimeneko hirugarren edizioan. Programa duela hiru ikasturte jarri zen abian bi esperientzia pilotuez; eta ikasturte honetan hauek dira parte-hartzaileak: Amaiur IP, Rochapea HLHIP, Doña Mayor HLHIP, García Galdeano HLHIP, Mendillorri HLHIP, Mendigoiti IP eta Sanduzelai IP. Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak hiri- eta eskola-baratzeak ugaritzean sortzen ari ziren sinergiak...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Ikasturte honetan zazpi ikastetxe parte hartzen ari dira Iruñeko Udalak antolatutako Iruñeko Eskola Baratze Ekologikoak ekimeneko hirugarren edizioan. Programa duela hiru ikasturte jarri zen abian bi esperientzia pilotuez; eta ikasturte honetan hauek dira parte-hartzaileak: Amaiur IP, Rochapea HLHIP, Doña Mayor HLHIP, García Galdeano HLHIP, Mendillorri HLHIP, Mendigoiti IP eta Sanduzelai IP. Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak hiri- eta eskola-baratzeak ugaritzean sortzen ari ziren sinergiak aintzat hartuta abiatu zuen proiektua.

Baratzea sortzean hezkuntza-komunitate osoak elkar hartuta parte hartzea da programa honen helburu nagusia, ikasbide askotariko ikasgela zein gozatzeko eta esperientziak partekatzeko gunea izatea, batera hartzen baitute parte, familiek, irakasleek, ikasleek eta ikastetxeko beste langileek. Horretarako, Iruñeko Udalak giza baliabideak, ekonomikoak eta materialak bideratu ditu hezkuntza-baliabide berri hau curriculumarekin bat ezartzen laguntzeko.

Giza baliabideei dagokienez, Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua ari zaie ikastetxe parte-hartzaileetako irakasleei prestakuntza ematen, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak egiaztatutakoa, hain zuzen. Ildo honetan, Iruñerriko Mankomunitatearekin ere egin da koordinazioa, hondakin organikoen konpostaje-prozesuari buruz berariazko prestakuntza eskaintzeko. Gainera, laguntza teknikoa ematen ari da ikastetxeetan bertan, koordinazioaz eta alde teknikoaz zein pedagogikoaz bezainbatean.

Didaktika-proposamena eta abiatzeko tresnak

Gainera, emandako baliabideetako bat didaktika-proposamen bat da, baratzearekin lotuta eta Haur eta Lehen Hezkuntzarako zuzenduta dauden hainbat jarduera barne hartzen dituena, baratzea, hainbat esparrutan eta curriculumarekin bat sartzen laguntzeko. Horrez gain, Udalaren Berdeguneen Zerbitzuarekin elkarlanean, hainbat baliabide eman dira, hala nola lurra, konposta, egur birrindua, etab. Ildo honetan, diruz ere laguntzen ari dira ikastetxeak, baratze-tresnak –adibidez, aitzurrak, ureztagailuak eta eskuareak– eta hura abian jartzeko bestelako lanabesak eros ditzaten.

Parte-hartzen duten ikastetxeek, berriz, konpromiso batzuk hartzen dituzte, esaterako: Eskola-kontseiluan programan parte hartzeko nahia onestea; proiektuan gutxienez hiru ikasturtez egotea; didaktika-jarduerak garatzea, hala curriculumean txertatzen direla nola hezkuntza-komunitateak parte hartzen duela bermatzeko; proiektua etengabe ebaluatzea, eta Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuarekin batera hiru hilean behin ebaluazioa egitea.

Ildo horretan eta esperientziak trukatzeko, joan den ikasturtean Iruñeko Eskola Baratzeen I. Topaketa egin zen, eta hainbat ikastetxetako irakasleak eta ikasleak bildu ziren. Saio horiek 2020ko udaberrian jarraitzea aurreikusi da, II. Topaketan, esperientziak biltzen jarraitzeko eta ingurumen-hezkuntza eskola-baratzeen bidez bultzatzeko.

Ikasturte honetan ikastetxe parte-hartzaileetako bik hirugarren eta azken edizioa beteko dute programan; hortaz, udaberrian berriro eginen da deialdi publikoa 2020-2021ko eskola-aldian beste ikastetxe batzuk hartzeko. Proiektuari buruzko argibide guztiak webgune honetan ere kontsulta daitezke: http://educacionambiental.pamplona.es/comunidad-educativa/programa-de-huerta-escolar-ecologico/.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org