Kazolatxo ekologiko onenaren saria irabazi du Obas jatetxe-tabernak

Nafarroako Kazolatxo eta Ardoaren Asteak badu irabazlerik, besteak beste, Nafarroako elikagai ekologikoekin egindako kazolatxo onenaren saria: aurten Obas jatetxe-tabernari eman diote, 'Cordero con majada de pimiento choricero y almendras' lanagatik. Ez da jardunaldi hauetan establezimendu honek saria jasotzen duen lehen aldia, bi aldiz izan baita Urrezko Saria, baina bai produktu ekologikoarekin aurkezten den lehena: "Berriro egingo dugun zerbait da, izan ere,...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako Kazolatxo eta Ardoaren Asteak badu irabazlerik, besteak beste, Nafarroako elikagai ekologikoekin egindako kazolatxo onenaren saria: aurten Obas jatetxe-tabernari eman diote, 'Cordero con majada de pimiento choricero y almendras' lanagatik.

Ez da jardunaldi hauetan establezimendu honek saria jasotzen duen lehen aldia, bi aldiz izan baita Urrezko Saria, baina bai produktu ekologikoarekin aurkezten den lehena: "Berriro egingo dugun zerbait da, izan ere, urte honetatik NNPEKk sustatzen duen Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareko kide gara, eta guretzat hori konpromiso bat da", dio Pedro Amatria Obaseko jabe eta sukaldariak.

NNPEKk 2018az geroztik lehen mailako hainbat lehiaketa gastronomikotan parte hartzen du, hala nola, Kazolatxoan, Nafarroako Pintxoaren Astean, Tortillaren Astean, Nafarroako Pikillo Piper eta Ardo Beltzaren Astean edo Nafarroako Zainzuriaren eta Ardo Gorriaren Astean. Guztietan elikagai ekologikoen sartzea bultzatzen du, eta Nafarroako eko produktuekin egindako errezeta onenak prestatzen dituzten establezimenduak saritzen ditu.

Asmoa da pixkanaka Nafarroako ostalaritzan sartzen joatea, establezimenduetako sukaldariak animatuz beren elaborazioetan produktu ekologikoak erabiltzera. Produktu horiek oso hurbilekoak dira, eta sukaldeetan sartzen den elikagai bakoitzari izena eta abizena ere jar diezaiokete.

Gogoan izan Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareak hainbat motatako 36 establezimendu dituela dagoeneko: Michelin izarrak, pintxo-tabernak, kanpinak edo jatetxe tradizionalak barne.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org