Nafarroa Ekologikoa webgunea, ekologikoaren leihoa

Orain dela bi urte aurkeztu zuen NNPEKk Nafarroa Ekologikoa webgunea, marka berria Nafarroako sektore osoa ordezkatzeko eta kontsumitzaileari nekazal ekoizpen ekologikoa gerturatzeko. Webgunean, besteak beste, salmenta tokiak agertzen dira bilatzaile eta Nafarroako mapa batekin lagunduta, ekologikoan kontsumitzeko onurak, eta sektorearen albisteak, bai publikoarentzat zein hedabideentzat, plataforma honek albiste agentzia bezala lan egiten duelako ekoizpen ekologikoaren...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Orain dela bi urte aurkeztu zuen NNPEKk Nafarroa Ekologikoa webgunea, marka berria Nafarroako sektore osoa ordezkatzeko eta kontsumitzaileari nekazal ekoizpen ekologikoa gerturatzeko. Webgunean, besteak beste, salmenta tokiak agertzen dira bilatzaile eta Nafarroako mapa batekin lagunduta, ekologikoan kontsumitzeko onurak, eta sektorearen albisteak, bai publikoarentzat zein hedabideentzat, plataforma honek albiste agentzia bezala lan egiten duelako ekoizpen ekologikoaren sustatzeko.

Bizirik dagoen eta aldaketak dituen webgunea da; horregatik astero ekoizpen ekologikoari buruzko albiste berriak argitaratzen dira. Gainera, errezeten atalean era ekologikoan kozinatzea gero eta errazagoa da. Entsaladak, arrozak, haragia, zopak, pastak eta zukuak uda honetan egiteko. Berritasunetako bat da errezetaz gain bertan agertzen dela non erosi elikagai ekologikoak, gertuen dagoen salmenta puntua bilatzeko. On egin!

Agendan, berriz, NNPEKk parte hartzen duen ekitaldi, azoka eta kongresuak agertzen dira. Gainera, Nafarroa Ekologikoa webgunearen bidez hilero bidaltzen dugun newsletterrean izena eman dezakezu gure albisteak eta promozioak ez galtzeko.

Beste atal bat dago Hezkuntza Zentroetara bideratuta. Hor eskegita dago hezkuntza proiektu bat ikasgelan lantzeko, 3 eta 6 urte tartean duten ikasleekin egiteko. Hainbat jarduera eta aktibitate jasotzen ditu proiektuak nekazal eta abeltzaintza ekoizpen ekologikoaren inguruan, elikagaien kontsumo arduratsua eta ekoizpenaren prozesu desberdinen inguruan. Hezkuntza proiektua osoki deskargatu daiteke PDFn, edo kapituluen bidez.

Eman zaitez paseo bat Nafarroa Ekologikoaren webgunetik eta Nafarroako sektore ekologikoaren errealitatea ezagutu. www.navarraecologica.org

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org