Nafarroa Saltsa Berdean CPAEN/NNPEKeko errezeta lehiaketak, baditu irabazleak

    Nafarroa Saltsa Berdean lehiaketaren bigarren edizioan 38 errezetek parte hartu dute. Bertan, dendetako bezeroek osagai nagusi gisa Nafarroako elikagai ekologikoekin egindako errezetak aurkezten dituzte, eta Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareari atxikitako jatetxeek ere parte hartu dute. Bezeroek, saltokiek eta jatetxeek sariak lortu dituzte.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Bigarren edizioa zapore onarekin eta parte-hartze handiarekin amaitu du Nafarroak Saltsa Berdean errezeta lehiaketak. Lehiaketaren helburua da Nafarroako denda ekologikoak, ekologiaren aldeko apustua egiten duten jatetxeak eta Nafarroan modu iraunkorrean eta ingurumena errepetatuz ekoitzitako eta landutako elikagai ekologiko osasungarri eta sasoikoen aukerak ezagutaraztea.

    Hala, sariak emateko orduan, epaimahaiak elikagaien jatorria, denboraldiarekiko errespetua eta originaltasuna eta sormena baloratu ditu. Plater irabazlea Marina Beaumontek egindako "arroz faltsu bat" izan da, azalorea osagai nagusitzat duena. Erosketa Landare dendan egin zuen. Bigarren saria Rakel Riverarentzat izan da, "Borraja-rissoto" errezetagatik, Mendikon erositako osagaiekin, eta hirugarrena Leire Garciarentzat, Al Gramon erositako osagaiekin egindako "erremolatxa- tartar" batekin.

    Gogoan izan sariak errezetak egiten dituzten pertsonentzat eta dendentzat direla. Lehenengoek 150, 100 eta 50 euro irabazten dituzte erosketak egin zituzten dendetan gastatzeko; dendek, berriz, kopuru bera irabazten dute Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareko jatetxeetan gastatzeko.

    Gainera, Jatetxe Iraunkkorren Sareko jatetxeei eskatu zitzaien CPAEN/NNPEKera errezetak bidaltzeko, horrela navarraecologica.org webgunean zintzilikatzeko eta, hartara, errezeta-liburu ekologikoa zabaltzeko eta sukaldeetan praktikatu nahi dutenei ideiak emateko. Jatetxe horien artean zozketa bat egin da, eta honako hauek izan dira irabazleak: Geltoki jatetxea, entsaladan konfitatutako alkatxofak aurkeztu zituen oliba beltzen maionesarekin eta mihilu-saltsarekin; Ábaco jatetxea, orburu-bihotza, gorringoa eta boilurra duen platerarekin; eta Baratza Kafea, patata tortilla begano original batekin, arrautza garbantzu-irinarekin ordezkatzen duena. Jatetxeek ere 150, 100 eta 50 euro irabazi dituzte, hurrenez hurren, CPAEN/NNPEKi atxikitako denda ekologikoetan gastatzeko. Horrela, bezeroek irabazi, saltokiek irabazi eta jatetxeek irabazi egiten dute.

    Elikagai ekologikoak aurkitzeko CPAEN/NNPEKi atxikitako dendak, jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duten jatetxeak eta errezetak (irabazleak, finalistak eta jatetxeek aurkeztutakoak barne) https://www.navarraecologica.org/eu webgunean aurki daitezke.

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org