Nafarroako elikagai ekologikoak Mexikora doaz

    Nafarroako Gobernuak jaialdi gastronomiko bat sustatu du Mexikon gure erkidegoko jakiekin. Guztira, hogei enpresa joaten dira Ipar Amerikako herrialdera euren produktuak sustatzera; horietako zazpi ekologikoak dira, CPAEN/NNPEK-ek ziurtatuak.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Nafarroako Nazioarteko Planak hanka asko ditu, eta horietako bat da hemen ekoitzitako kalitatezko elikagaiak estatuaren mugetatik kanpo sustatzea. Esparru instituzional horren babesean, Nafarroa 2020 Jaialdi Gastronomikoa ospatzen ari da egunotan. Jaialdi horrek Mexikoko merkatuan Nafarroako elikagaiak sartzeko sustapen-ekintzak biltzen ditu.

    Amerikara bidaiatu duten marken artean, sektore ekologikoaren ordezkari diren zazpi daude: Isanatur Spainen olioak eta ondugarriak, Quaderna Vía upeltegia, Biosasun eta Hacienda Queilesen oliba-olio birjina estrak, El Caserioko gozokiak, Ecovinaleko  ozpinak, limoi-zukua eta olioak eta Gironeseko gatza.

    Azaroaren 11n hasi eta 20ra arte iraungo duen jaialdian, afariak, dastatzeak, sukaldaritza-arduradunentzako ikastaroak, aurkezpenak... izango dira. Gainera, supermerkatu-kateekin eta gourmet dendekin adostu da egun horietan Nafarroako elikagaiei eskainitako espazioak erreserbatzea.


    Bidaia maiatzean egitekoa zen eta atzeratu egin behar izan zuten. Oraingoan bai, jaialdia ospatzen ari da, nahiz eta presentziala ez izan, zirkunstantziak direla eta. Izan ere, Mexikon Nafarroako enpresetako arduradunen presentzia aurreikusita zegoen ekitaldien ordez sustapen-ekintzak egin dira, elikagaiek bidaiatu dute eta inportatzaile mexikarrak dituzten empresa nafarren artean B2B topaketak, webinarioak eta prestakuntza-jarduerak egin dira.

     

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org