Nafarroako Elikagaien Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak makrogranjak gelditzea eskatu du Nafarroan

    Nafarroako Elikadura Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzea egin du Iruñean, Caparrosoko behitegi erraldoiaren aurka, eta trantsizio agroekologikoa sustatzeko politiken alde.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Gogoz kontra, baina berriki, Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Caparrosoko behitegiari animalia kopurua bikoizteko, 3.450 behitatik 7.200era, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak iaz ustiategien tamaina mugatzeko dekretua baliogabetu ondoren.

    Erabaki hori salatzeko, Nafarroako Elikadura Nurujabetzaren Aldeko Mugimenduak abeltzaintza proiektu erraldoien aurka protesta egin du Felix Huarte plazan , Iturrama kalearekin izkina egiten duen puntuan.

    Asko dira abeltegi handien ondorio kaltegarriak, salatzen dutenez: energia eta ur kopuru handiak kontsumitzen dituzte, eta hondakinak tonaka isurtzen dituzte; lurzorua eta ura kutsatuz; inbertsio handiak behar dituzte eta ekoizle handiek bakarrik egin ditzakete; guztiz mekanizaturik daudenez, oso enplegu gutxi eta prekarioa sortzen dute; lurrak bereganatzea eragiten dute, nekazariak beren lurretatik botata; eta animaliak pilatzearen ondorioz, osasun publikorako arrisku larriak sortzen dituzte, besteak beste.

    Hortaz, premiazkoa ikusten dute nekazaritza eta abeltzaintza laguntzeari uztea, eta horretara dei egin diote, bai Nafarroako Gobernuari, baita kontsumitzaileei ere. 

    Trantsizio agroekologiokoa sustatzeko politika publikoak behar direla diote, eskala txikiko nekazaritza-sistema baterantz egiteko; hori lortzeko, baina, ezinbestekoa da gizartearen bultzada. Hala, nafar jendarteari dei egin diote, bihar elikadura subiranotasunaren eta bizitza erdigunean jarriko duen etorkizun baten alde kalera ateratzera.

    ITURRIA: Caparrosoko behi haztegiaren aurkako elkarretaratzea egingo dute bihar - Nafarroa - euskalerriairratia.eus

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org