Nafarroako gazteak klima aldaketaren aurka

Gero eta indar handiagoa dute. Fridays for Future mundu mailako mugimenduak klima aldaketaren aurka Nafarroan ere badu presentzia eta martxotik aitzin antolatzen ari dira ingurumena babesteko. Asteon, gainera, mundu mailako mobilizazioekin bat egin dute eta aste osoan ekitaldiak dituzte. Elkarretaratzea eta manifestazioa egonen da ostiral honetan, irailaren 27an, Nafarroako hiriburuan. Klima aldaketaren inguruko arriskuez kontzientzia hartzea da Fridays of future mugimenduaren...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Gero eta indar handiagoa dute. Fridays for Future mundu mailako mugimenduak klima aldaketaren aurka Nafarroan ere badu presentzia eta martxotik aitzin antolatzen ari dira ingurumena babesteko. Asteon, gainera, mundu mailako mobilizazioekin bat egin dute eta aste osoan ekitaldiak dituzte. Elkarretaratzea eta manifestazioa egonen da ostiral honetan, irailaren 27an, Nafarroako hiriburuan.

Klima aldaketaren inguruko arriskuez kontzientzia hartzea da Fridays of future mugimenduaren helburu nagusietako bat. Iruña Erro eta Naia Lizaso mugimenduko bi kide dira eta haien hitzetan, “gizartea kontzientziatu nahi dugu, politikariek zientzialariak entzun dezaten eta kontuan hartzeko krisia benetakoa dela eta guztiongan izanen duela eragina; ordua da ingurumenaren aldeko neurriak hartzeko”.

Abuztuan NNPEK mugimenduarekin bildu zen, proposatzen dituzten neurriak ezagutzeko eta etorkizunean kolaboratzeko. Martxotik ari dira lanean. “Gobernuek klima aldaketaren gaia serio hartzea nahi dugu, baita ere Nafarroan eta eskatzen diegu neurri zehatzak hartzea arazoari aurre hartzeko”. Horixe baita mugimenduaren helburu nagusia, “planetarik gabe ez dugulako etorkizunik”.

Mobilizazio aste honen bitartez, herritarrak gonbidatu nahi dituzte klimaren aldeko ekitaldietan parte hartzera, “parte hartzeko unea orain delako”. Asteazkenean jarduerak eginen dituzte haurrentzat Yamaguchi parkean 18:00etatik 20:00etara. Ostegunean, berriz, emanaldi ekologikoa eginen dute bizikleta bidezko energiarekin. Geltokin izanen dira 19:30etatik 21:00etara. Egun handia, berriz, ostiralean izanen da. Mundu mailan greba orokorra eginen dute eta Iruñean ikasle elkarretaratzea izanen da 12:00etan udaletxe plazan, “ikasleen konpromisoa ikustarazteko”. Arratsalderako, berriz, manifestazioa eta kalejira eginen dute leku beretik hasita 18:00etan.

Greta Thunberg abiatutako pausoei jarraiki, martxo aldera sortu zen taldea Nafarroan. Iruña Erro izan zen sortzaileetako bat: “Bi egun lehenago hasi ginen antolatzen, azkar eta presaka; baina erantzuna erabatekoa izan zen: 200 pertsona inguru bildu ginen”. Ordutik aurrera, elkarlanean ari dira beste mugimendu batzuekin eta estatu mailako koordinatzaileekin. Bai Naiak eta Iruñak uste dute gazteek informazio gehiago behar dutela klima aldaketaren inguruan eta kontzientziazioa eta hausnarketa eragin. Horregatik, gazteak animatu nahi dituzte eta elkarren artean ekintzak egin ingurumenaren alde.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org