Nafarroako lau landa hoteletan gosaria ekologikoak

Ioar Hostala, Elbeteko Ostatua, Donamariako Benta eta Txapi Txuri landa hostalean eskainiko dituzte; laurak Reckrea Landa Hotelen elkarteko kideak dira. Sorlada, Elbete, Donamaria eta Murillo el Fruton daude Nafarroako establezimendu hauek, hotel txikiak baina xarma handia dutenak. Hemendik aurrera haien bisitariei gosari ekologikoak eskainiko dizkiete. Reckrea Landa Hotelen elkarteko kideak dira. Ekimena NNPEKk bultzatu du, eta balorean jarri nahi du tokiko...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Ioar Hostala, Elbeteko Ostatua, Donamariako Benta eta Txapi Txuri landa hostalean eskainiko dituzte; laurak Reckrea Landa Hotelen elkarteko kideak dira.

Sorlada, Elbete, Donamaria eta Murillo el Fruton daude Nafarroako establezimendu hauek, hotel txikiak baina xarma handia dutenak. Hemendik aurrera haien bisitariei gosari ekologikoak eskainiko dizkiete. Reckrea Landa Hotelen elkarteko kideak dira.

Ekimena NNPEKk bultzatu du, eta balorean jarri nahi du tokiko elikagai ekologikoak, hartara, Nafarroa bisitatzen duten pertsonek elikagai mota hauek disfrutatzeko aukera izanen dute.  Ekologikoa izatea ez dute soilik nabarmendu nahi, tokiko ekoizpenari eman nahi zaio garrantzia.  Hori dela eta, Nafarroako nekazaritza produkzioaren ekoizpenak abiatutako ekimenak balore osagarria emanen dio lau establezimenduei. Izan ere, bezeroek ez dute bakarrik lasaitasuna eta inguru naturalen edertasunaz disfrutatuko, baizik eta bertako elikagaiaz gozatu eta kasu honetan, gainera, ekologikoak.

Proposamena NNPEK Reckrea Landa Hoteleko Elkartearekin duen harreman onaren ondorio da. Elkarteak Lamio saria banatzen du urtero eta orain dela bi urte Edorta Lezaun NNPEKko lehendakariak jaso zuen.

Ideia da Reckrea elkarteko kideak sortzea Nafarroako ekoizpen ekologikoaren produktuekin oinarritutako gosariak. Horretarako, NNPEKk informazioa eman die hotelei, eta horrela establezimendu bakoitzak gogoko dituen produktuak bila ditzake. Gainera, NNPEKk ohiko kanaletatik emanen du gosarien berri eta materiala eginen du establezimenduak identifikatzeko.

Ekimenean parte hartuko duten lehenengo lau establezimenduak hauek dira: Ioar Hostala, Sorladan; Elbete Ostatua, Elbeten; Donamariako Benta, Donamarian eta Txapi Txuri landa hostala Murillo el Fruton. Gosarietan jogurtak, fruta, barazkiak, esnea, gazta, arrautzak, olioa, marmelada edo zukuak egonen dira; horrez gain, kafea, tea edo azukrea bidezko merkataritzako produktu ekologikoak izanen dira.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org