Nafarroa, Ecovino sarien buruan

Bodegas Quaderna Vía-k “Gran Oro” sari gorena jaso du Errioxan ospatutako Ecovino 2019 sarietan.  Aurkeztutako 279 ardotatik soilik 9k jaso dute izendapen gorena. “Gran Oro” izendapenaz gain Nafarroako beste hamar ardok jaso dituzte urrezko sariak eta beste hamarrek zilarrezkoa: Lezaun, Quaderna Via, Bagordi eta Ontinar.   Errioxa, Penedés, Cava, La Mancha, Alicante, Utiel-Requena eta Nafarroa izan dira Ecovino sarien edizio honetan sari gehien...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Bodegas Quaderna Vía-k “Gran Oro” sari gorena jaso du Errioxan ospatutako Ecovino 2019 sarietan.  Aurkeztutako 279 ardotatik soilik 9k jaso dute izendapen gorena. “Gran Oro” izendapenaz gain Nafarroako beste hamar ardok jaso dituzte urrezko sariak eta beste hamarrek zilarrezkoa: Lezaun, Quaderna Via, Bagordi eta Ontinar.

 

Errioxa, Penedés, Cava, La Mancha, Alicante, Utiel-Requena eta Nafarroa izan dira Ecovino sarien edizio honetan sari gehien jaso dituzten eskualdeak. Jaialdian ardo ekologikoa saritzen da urtero Logroñon.

Errioxako Jatorri Izendapena 2 Gran Oro sarirekin nabarmentzen da, baita sari berezi batekin, 11 Urre eta 13 zilar (horietatik hiruna nafarroako Bagordiri dagozkio). Haren atzetik Nafarroako J.I. jarri da Gran Oro batekin, 7 urrerekin eta 5 zilarrekin. Gero Penedes (Gran Oro bat, 4 urre, 4 Zilar), Cava (sari berezi bat eta 2 urre), Mancha (Gran Oro bat eta urre 1) eta Alicante eta Utiel-Requena Gran Oro banarekin. Sari guztiak honako gunean kontsulta daitezke: www.premiosecovino.com

Errioxako Unibertsitateko Zentzumen Analisirako Irakaslea, Antonio Palacios García, izan zen epaimahaiko buru, gainontzeko 30 epaimahaikideekin batera, guztiak dastatzaile adituak. Hark aurkeztu zuen sarien zerrenda maiatzaren 7 eta 8an burutu zen ardo dastaketa itsuaren ostean, Errioxako Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Guneko Zentzumen Analisirako aretoan.

 

Sarien banaketa eta dastaketa herrikoia

Sariak banatzeko emanaldia ekainaren 7an izango da Riojaforum (C/ San Millán, 25 – Logroño) gunean. Egun eta toki horietan bertan, ostiralarekin eta Errioxako egunaren eta Logroñoko festen bezperan, ardo dastaketa herrikoia ospatuko da 19.15etatik aurrera herritarrek ardo ekologikoen kalitatea dasta dezaten. Sarrerak webgunean eskuratu daitezke: www.premiosecovino.com

Upeltegi sarituek diploma jasoko dute eta euren ardoentzako domin atxikiak eskuratzeko aukera izango dute webgunearen bitartez.

 

ECOVINO saritutako Nafarroako 19 Ardoak

Bodega QUADERNA VIA

GRAN ORO: QV de Bodegas y Viñedos Quaderna Via (DO Navarra)

URREA: Initium de Bodegas y Viñedos Quaderna Vía (DO Navarra)

URREA: Neleman Tempranillo de Bodegas y Viñedos Quaderna Vía (DO Navarra)

URREA: Be Bike Garnacha de Bodegas y Viñedos Quaderna Vía (DO Navarra)

URREA: Be Bike Graciano de Bodegas y Viñedos Quaderna Vía (DO Navarra)

ZILARRA: Quaderna Via Reserva de Bodegas y Viñedos Quaderna Via (DO Navarra)

ZILARRA: Quaderna Via Crianza de Bodegas y Viñedos Quaderna Vía (DO Navarra)

 

Bodega BAGORDI

URREA: Usoa de Bagordi Rosado de Bodegas Bagordi (DOCa Rioja)

URREA: Usoa de Bagordi Blanco ferm. En barrica (DOCa Rioja)

URREA: Usoa de Bagordi Blanco de Bodegas Bagordi (DOCa Rioja)

ZILARRA: Usoa de Bagordi tinto de Bodegas Bagordi (DOCaRioja)

ZILARRA: Oiasso Tempranillo  de Bodegas Bagordi (DOCa Rioja)

ZILARRA: Usoa de Bagordi Vendimia Seleccionada de Bodegas Bagordi (DOCa Rioja)

 

Bodega LEZAUN

URREA: Lezaun Tempranillo de Bodegas Lezaun (DO Navarra)

URREA: Egiarte Rosado de Bodegas Lezaun (DO Navarra)

ZILARRA: Lezaun gazaga de Bodegas Lezaun (DO Navarra)

ZILARRA: Egiarte Crianza de Bodegas Lezaun (DO Navarra)

 

Bodega VIÑEDOS DE CALIDAD

URREA: Ontinar Merlot de Viñedos de Calidad (DO Navarra)

ZILARRA: Ontinar Tempranillo de Viñedos de Calidad (DO Navarra)

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org