NNPEKk abian jarri du Iruñeko lehen EKOmerkatua

Iruñeko EKOmerkatua hilabete bakoitzeko lehen larunbatean egingo da, Iruñeko autobus-geltoki zaharreko nasetan. Bertan, ekoizpen ekologikoak, zuzenean eta bitartekaririk gabe, Nafarroako gertuko elikagaiak, ekologikoak, freskoak eta sasoikoak jarriko ditu jendearen eskura. Lehenengo hitzordua martxoaren 7an izango da. Gainera, EKOmerkatuaren aurreko ostegunean EKOtopaketa bat egingo da Geltokin, sukaldaritzako klase magistral bat, Nafarroako sukaldarien eskutik, eta ondoren afaria egingo da produktu ekologikoekin. Informazioa ekomercado.org helbidean dago eskuragarri.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Iruñeko autobus-geltoki zaharreko nasetan, martxoaren 7an, Iruñeko lehen EKOmerkatua egongo da. Proiektu hori, hain zuzen, Iruñeko elikagai ekologikoen lehen merkatu egonkorra izango dena eratzen joan den parte hartze prozesuaren ondoren sortu da. Bertan, ekoizle eta langile nafarrak kontsumitzaileekin zuzenean harremanetan jarri ahal izango dira eta haien produktuak saldu, bitartekaririk gabe. Nafarroako Kontseilu Ekologikoak NNPEK abian jarritako proiektua da, Intia bazkidea izanik, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eskaerari erantzuten dio, hau da, lehen sektoreak zuzeneko salmentarako leku bat izateko eskaerari.

Horrela, nekazaritza ekologikoaren eta landa-eremuen garrantziari buruzko sentsibilizazio-gune bihurtzen da ere EKOmerkatua, bai eta bidezko prezioak ezartzen ditu bai ekoizpenerako zein kontsumitzaileentzat.

Horrela, Iruñeko EKOmerkatuak elikagai ekologikoak, osasuntsuak, freskoak eta sasoikoak eskainiko ditu. Izan ere, urte osoan finko mantenduko diren salmenta postuak egongo dira; beste batzuk, berriz, denboraldiaren arabera txandakatuz joango dira.

Nekazaritza ekologikoa klima-aldaketari aurre egiteko tresna bat da. EKOmerkatuak beste ekoizpen eta kontsumo eredu iraunkorragoak sustatzea du helburu. Berotegi-gasaren isurketak murrizten laguntzen duen ekoizpen-modu baten aldeko apustua da, elikagai kilometrikoen kontsumo-joeraren aurrean elikadura birlokalizatuko duena eta plastikozko ontzien erabilera murriztuko duena.

Eskala txikiko ekoizpen-alternatibak, lurraldea zaintzen eta landa-ingurunean biztanleria finkatzen laguntzen dutenak, funtsezkoak dira landa-eremuko nekazaritza-enplegua sortzeko eta landa-mundu bizia mantentzeko. Era berean, EKOmerkatuaren bidez kontsumoaren botereari buruzko kontzientziazioan laguntzen da, tokiko nekazaritza-sektoreari laguntzeko eta ingurumena zaintzeko. Horrela, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagune bihurtzen da, landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko distantziak hurbilduz.

EKOtopaketa eta jarduera gehiago

EKOmerkatuan, produktu ekologikoaren zuzeneko salmenta-postuak ez ezik, dinamizazio-jarduerak eta bizikletan egindako erosketak modu iraunkorrean banatzeko zerbitzua ere izango dira.

EKOmerkatuaren aurreko ostegunetan EKOtopaketa egingo da. Bertan, NNPEKko jatetxe-sare jasangarriko sukaldariek sukaldaritza-eskolak emango dituzte, eta ondoren afaria egingo dute EKOtopaketaren xede den platerarekin. Plater hori Nafarroako produktu ekologikoekin egingo dute, eta ondoren EKOmercadoan erosi ahal izango da.

Lehenengo topaketa martxoaren 5ean, ostegunean, egingo da Geltokin, Iruñeko Alhambra jatetxeko sukaldari Javier Diaz Zalduendorekin. Sukaldariak tagliatelle plater bat prestatuko du boilur eta barazki kraskatsuekin. Hurrengo topaketak itxita daude jada, Túbal eta Lezaun upeltegiko jatetxeetako sukaldariekin.

INTIA, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala

EKOmerkatuaren proiektua NNPEKren ekimena da, eta Intiarekin elkarlanean jarri da martxan; Europako finantzazioa izan du, Nafarroako Gobernuaren bidez. Hala, proiektuaren %90ko finantzazioa Nafarroako Gobernuaren Landa Garapenerako Programaren 16.2 neurriaren bidez izan da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua. Neurri horri esker, proiektu pilotuak finantzatu ahal izan dira, eta, kasu honetan, ekoizleek aukera dute azken kontsumitzailearengana modu eraginkorrean iristeko merkataritza-estrategia kolektibo berritzaileak garatzeko, hiriguneetan merkaturatzeko bide zuzenen bidez. Guztira, 149.490 euroko diru-laguntza eman da.

Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasak erabiltzea posible izan da Iruñeko Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker.

Lehen EKOmerkatua, ekoizleak, inaugurazioa eta egitaraua

Lehen EKOmerkatura elikagai ekologiko ugari dituzten hogei bat ekoizle joango dira. Barazkiak, lekaleak, fruta, arkumea, arrautzak, gaztak, oliba- eta propolio-olioak, boilurrak, ardoak eta garagardoak, pasta, ogia eta gozogintza, marmeladak … elikagai ekologikoen erosketa osoa egiteko behar den ia guztia egonen da eskuragai.

Martxoaren 7an goizeko 9: 0ean irekiko ditu ateak EKOmerkatuak, 14: 00ak arte. Haurrentzako aurpegia margotzeko tailerra egongo da eta DJ Reimyk eta kalejira egingo du bere Sound system trizikloarekin. 12: 30ean EKOmerkatuaren inaugurazio ekitaldia izango da, eta bertan aperitibo bat eskainiko diote hurbildu nahi duenari. Horrez gain, lehen EKOmerkatu honetan zehar, sasoiko barazki ekologikoen EKOpintxoa eskainiko du Geltokik.

11:00etatik 12:00etara. Kalejira, triciclo sound system-ekin, DJ Reimyrekin

12:00etatik 14:00etara. DJ Reimy eta aurpegia margotzeko tailerra nasetan. (Barazki eta fruituen marrazkiak)

12.30etan EKOmerkatuaren inaugurazioa aperitiboarekin.

 

1. EKOTopaketa

Data: martxoak 5, osteguna

Lekua: Geltoki

Ordua: 20: 00etan.

Jatetxe gonbidatua: Alhambra

Sukaldari gonbidatua: Javier Díaz Zalduendo

Platera: tagliatelle boilur eta barazki kraskatsuarekin

Menua: Caparrosoko barazki ekologikoak, almendra-saltsarekin eta erremolatxa-gurinarekin salteatuak; Martinelliren Tagliatelle, Nafarroako boilur ekologikoarekin; Erriberako arrautza eta barazki kirrinkariak eta sagar ekologikoak erreak intxaursaltsarekin, bizkotxoarekin eta pastel-kremarekin.

Ardo ekologikoa, Lezáun upategiko sulfitorik gabe.

Prezioa: 22 €

Izen-ematea: geltoki.red eta ekomercado.org


 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org