NNPEKren irrati kanpainan 26 ekoizlek parte hartuko dute

Onda Cero, SER eta Euskalerria Irratiak 26 programa eginen dituzte ekoizpen ekologikoaren inguruan iraila eta azaroaren artean NNPEKk abiatutako ekimen baten bidez. Helburua Nafarroako ekoizle ekologikoen lana ezagutzera ematea da. Aurtengo otsailean NNPEKk gutun bat bidali zien erakundeko kide guztiei proposatzeko irrati programetan eta egunkarietan parte hartzea haien jarduera promozionatzeko eta sektorearen beharrak azaleratzeko, ekoizpen ekologikoaren alde egiteko eta...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Onda Cero, SER eta Euskalerria Irratiak 26 programa eginen dituzte ekoizpen ekologikoaren inguruan iraila eta azaroaren artean NNPEKk abiatutako ekimen baten bidez. Helburua Nafarroako ekoizle ekologikoen lana ezagutzera ematea da.

Aurtengo otsailean NNPEKk gutun bat bidali zien erakundeko kide guztiei proposatzeko irrati programetan eta egunkarietan parte hartzea haien jarduera promozionatzeko eta sektorearen beharrak azaleratzeko, ekoizpen ekologikoaren alde egiteko eta ekologikoan lan egitearen garrantziaz jabetzeko. Prentsa kanpaina Diario de Noticias eta Diario de Navarran egin zen, eta irratian, berriz, SER eta Onda Ceron eginen da, entzule gehien dituzten irratiak. Bestetik, Euskalerria Irratian programak eginen dira, kasu honetan, euskaraz.

NNPEKren ustez, oso garrantzitsua da komunikatzea eta ez bakarrik instituzio ikuspuntu batetik, baita ere publikoari erakustea gure ekoizleen eguneroko lana, haien zuzeneko testigantza oso garrantzitsua delako.

Programak ostiral eguerdian izanen dira 13:00ak aldera Onda Cero eta SER irratietan. Euskalerria Irratian, berriz, elkarrizketak astelehen goizetan izanen dira. Denera, hiru irratiek 110.000 entzule baino gehiago dituzte.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org