Nola elikatu konfinamendu-garaian

    Iruñeko haur-eskolek, konfinamenduak eta eskolen itxierak irauten duen bitartean etxean elikatzeko gomendioak eta jarraibideak biltzen dituen dokumentu bat argitaratu dute.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Zenbait aste daramagu alarma-egoeran eta konfinaturik, eta halako egoera batek zalantza asko piztu dizkigu hainbat esparrutan, baita elikadurarenean ere.

    Konfinaturik gauden bitartean, garrantzitsua da ez ahaztea ohiko elikadura-jarraibideak: fruta, barazki eta lekale gehiago kontsumitzea, osoko zerealak kontsumitzea, eta animalia-jatorriko elikagaiak murriztea, halakoetan arraina lehenetsiz. Alarma-egoeran ere, garrantzitsua da erosketa osasungarria, jasangarria eta arduratsua egitea. Neurrizko erosketa solidario eta etikoa egitea gomendatzen da. Saltokietara ahalik eta gutxien joatea. Azalera handiko merkataritza guneak ekiditea eta tokiko saltokiak edo ekoizleen kooperatibek eskaintzen dituzten saskiak hautatzea (erosketa online egitea gomendatzen da, edo etxez etxeko banaketakoa), beti segurtasun-jarraibideei men eginez. Elikagaien hornidura bermaturik dago, eta, hortaz, elikagai galkorrak eta ez-galkorrak erosiko ditugu, betiere neurriz.

    Aipatutako ideia horiek gauzatu ahal izateko aukera bat da etxean ere Hemengoak-De aquí menuaren gidalerroei jarraitzea. Izan ere, menuak xede du kalitatezko elikagaiak eskaintzea, elikagai jasangarriak, ekologikoak, freskoak, sasoikoak, hurbilekoak eta ekoizleei zuzenean erosiak. Gainera, haren nutrizio-helburuak egungo gomendio gaurkotuenei lotzen zaizkie: barazki gehiago (hala kopuruan nola aukeran), fruta (hamaiketakoetan, kontsumo-mugarik gabe) eta osoko zerealak eskaintzea, eta, bestalde, animalia-jatorriko elikagaien pisua murriztea eta elikagai prozesatuak eta azukrea erabat desagerraraztea.

    Prestatu dugun gida hau irakurtzera animatu nahi zaituztegu, bertan aurkituko baituzue aurrez esandakoa gauzatzeko modua. Gida honek egunotan ditugun zenbait zalantza argitzeko eta normaltasunera itzultzen garenerako ere balioko dizuelakoan.

     

    Gidan esteka honetatik sar zaitezkete, eta bertan gomendioak, egun hauetan sor daitezkeen zalantzak argitzeko ebazpenak, eta normaltasunera itzultzen garenerako jarraibideak aurkituko dituzue.

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org