Nafarroako zortzi enpresa ekologiko Biokantabriara joango dira

Sektore ekologikoko Nafarroako enpresak Biocantabriara joaten diren lehen aldia da. Urriaren 30etik azaroaren 1era bitartean ospatuko da, Santanderko Erakusketa Jauregian.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako sektore ekologikoak beste azoka bat gehitu die bisitatzen dituenei eta Kantabriara joanen da hilabete honen amaieran. Produktu ekologikoei, bizimodu osasuntsuari eta kontsumo arduratsuari eskainitako IV. Biocantabria Azokak CPAEN/NNPEKen ziurtagiria duten zortzi enpresa hartuko ditu. Bisitan joaten direnek honako hauen berri izango dute: Bio Traillaren saski ekologikoak eta Puente Viejoren baratze-ekoizpena, Luis Gil Pagolaren eta Isanaturren oliba-olio birjina estra (eta azken honen kondimentariak), Ameskoako Casa Paulina  marmeladak, Ekollaondoko gazta eta jogurtak, Mendiko Upategiko ardoak eta Gobeiesko ahabiak eta rissotoak.

Kantabriako Erkidegoa elikagai ekologikoen kontsumo-maila altuagatik nabarmentzen da, eta, beraz, CPAEN/NNPEKen ustez, leku egokia da Nafarroako ekoizpen agroekologikoa erakusteko. Izan ere, erkidego horretan merkatua ireki daiteke sektorearentzat.

Espainia osoko elikagai ekologikoen ekoizleak joaten dira hitzordura, laurogei standetik gora, eta horien artean egongo dira Nafarroako zortzi erakustokiak. Gainera, programazio interesgarria du, dastatzeak, hitzaldiak eta tailerrak barne.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org