NNPEKko operadoreek Bioterran eta Organic Food Iberian parte hartu dute

Ekainean ekoizpen ekologikoko bi azoka garrantzitsu ospatu dira. Hori dela eta, Nafarroako hainbat ekoizlek eta NNPEKko kideak bertan parte hartu dute Nafarroan ekoizten diren produktu ekologikoak erakusteko. Modu honetan, Bioterra eta Organic Food Iberia ezin galduzko azoketan bihurtu dira sektore ekologikoarentzat. Hain zuzen ere, Bioterraren XVI. Edizioa Irungo Ficoban izan zen ekainaren 7tik 9ra eta zapore hona utzi du antolatzaile eta erakusketarien artean. 12.462 pertsona...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Ekainean ekoizpen ekologikoko bi azoka garrantzitsu ospatu dira. Hori dela eta, Nafarroako hainbat ekoizlek eta NNPEKko kideak bertan parte hartu dute Nafarroan ekoizten diren produktu ekologikoak erakusteko. Modu honetan, Bioterra eta Organic Food Iberia ezin galduzko azoketan bihurtu dira sektore ekologikoarentzat.

Hain zuzen ere, Bioterraren XVI. Edizioa Irungo Ficoban izan zen ekainaren 7tik 9ra eta zapore hona utzi du antolatzaile eta erakusketarien artean. 12.462 pertsona gerturatu dira Gipuzkoako azoka barrutira 160 erakusketarien eskaintzak ikustera, horien artean NNPEKko operadoreak. Hain justu, bost operadorek parte hartu zuten azokan: Paint Traiteur (ogi-mamiak), Ecoprolive (olioa eta oliben espeziak), Casa Paulina (marmelada eta eztia), Nicolás Lázaro (erregaliza) y Gobeies Wild&Natural (ahabiak, kontserbak, perretxikoak eta risotoak).

 

Horrez gain, ekainaren 6 eta 7an Ifema Madrilen izan zen Organic Food Iberiaren lehenengo edizioa. Nafarroako eta NNPEKko kide diren bost operadorek parte hartu zuten: Coposa (aurrez prestatutako barazkiak), Gumendi (banatzailea), Ekolo (zukuak, olioa eta kontserbak), Finca La Noria (barazkiak) eta Isanatur (olioa eta oliben espezieak). Azokaren lehenengo edizioa oso arrakastatsua izan zen, profesionala izanik, ardo eta elikagai industria ekologikoa sustatu nahi du azokak.

Sektore ekologikoak duen potentzialaren erakusle dira aipatutako ekitaldiak. Bioterra azoka iparraldeko zonaldean erreferente bihurtu da eta milaka pertsona bisitatzen duten bitartean, Organic Food Iberia sektore ekologikoaren profesionalentzako nazioarteko azoka bezala aurkeztu da.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org