Ostegunean hasiko da Tokiko Produktuaren IV. astea Iruñean

Iruñeak Tokiko Produktuaren IV. Astea ospatuko du urriaren 10etik 13ra. Nafarroa osoko nekazaritzako elikagaien ekoizleei bisitak, dastatzeak eta hiriko erdigunean 50 erakustoki dituen azoka bat eginez, beste behin ere tokiko produktuaren astea Nafarroako hiriburura iritsiko da gure lurraldeko elikagaiak dastatzeko, eta bertako ekoizleen errealitatea herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin. Gaztelu Plazan izango da ekitaldia, eta bertako produktuen hainbat postu bilduko ditu,...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Iruñeak Tokiko Produktuaren IV. Astea ospatuko du urriaren 10etik 13ra. Nafarroa osoko nekazaritzako elikagaien ekoizleei bisitak, dastatzeak eta hiriko erdigunean 50 erakustoki dituen azoka bat eginez, beste behin ere tokiko produktuaren astea Nafarroako hiriburura iritsiko da gure lurraldeko elikagaiak dastatzeko, eta bertako ekoizleen errealitatea herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin.

Gaztelu Plazan izango da ekitaldia, eta bertako produktuen hainbat postu bilduko ditu, horietako batzuk ekologikoak ere. NNPEKk aktiboki laguntzen du Tokiko Produktuaren Astean, eta azokan erakundeko hainbat operadorek parte hartuko dute. Honako hauek izango dira: Casa Paulina, Quesos Axuribeltz, Aspace, Biosasun, Ajo de Falces, Gobeies, Aceites Gil Pagola, El Puente Viejo, Ecoprolive, Lakabeko Okidengia, Mundo Solidario, Pastas Martinelli, Larrezabal Eco, Ecologicos Aranda eta La Corraliza de Don Pablo. Horrez gain, egun horietan elikagai ekologikoen saski bat eta birziklatutako bizikleta bat zozketatuko dituzte.

Jarduera guztien artean, produktu ekologikoen dastatzeak nabarmentzen dira. Urriaren 11n, ostiralean, Gaztelu Plazan jarritako karpan patata tailerra egongo da 18:00etan, eta bertan, Nafarroako Pirinioetako barietate ekologikoak eta sukaldean duten erabilera ezagutzera emanen dira. Bestalde, 19:15ean ardo ekologikoaren dastaketa egingo dute.

Urriaren 12an, larunbatean, beste dastatze bat ere izango da, kasu honetan, olio ekologikoarena. 13:00etan izango da Gazteluko Plazan. Arratsaldean, irin ekologikoen inguruan hitz egingo dute, 19:00etatik aurrera.

Horrez gain, hainbat bisita gidatu eta gastronomiko ere antolatu dituzte. Eskaintza osoa Iruñeko Udalaren webgunean kontsulta daiteke: https://www.pamplona.es/productolocal.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org