Elikagai ekologikoen hamabost postu izan dira gaur Iruñeko EKOmerkatuan

Iruñeko EKOmerkatuak bosgarren edizioa egin du gaur Iruñeko Autobus Geltoki zaharreko nasetan. Hamabost postu jarri dituzte, eta gure erkidegoan ekoitzitako eta CPAEN/NNPEK-ek ekologikoan ziurtatutako elikagai ekologikoak eta sasoikoak ekarri dituzte Nafarroako hiriburura.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Iruñeko EKOmerkatua hilabete bakoitzeko lehen larunbateko hitzorduarekin fidel itzuli da; oraingo honetan, hamabost posturekin, landako ekoizpen ekologikoa hirira hurbildu dute, ekoizleetatik zuzenean kontsumitzaileei zerbitzatu ahal izateko, bitartekaririk gabe.

Autobus Geltoki Zaharreko nasetara hurbildu diren pertsonek Erriberako barazkiak, Faltzesko baratxuriak, Metautengo boilurrak, Vianako hestebeteak, Erriberako eta Lizarraldeako olioak, Nafarroako mendietako gaztak, Ameskoako marmeladak, Andosillako ardoa, eta Berako eta Lizarraldeako eztia erosteko aukera izan dute,  beste elikagai ekologiko batzuen artean.

Edizio honetan, gainera, REAS, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea erakunde gonbidatu gisa parte hartu du, EKOmerkatuaren ekimen gisa, jasangarritasunarekin, ekologiarekin eta elkartasunarekin zerikusia duten hainbat arlotan lan egiten duten erakundeei lekua emateko.

EKOmerkatuaren hurrengo hitzordua irailaren 5ean izango da, ikasturtearen hasiera markatuko du eta jarduerak eta postuak handituko direla iragarri du.

EKOmerkatua CPAEN/NNPEKen ekimena da, INTIAren bazkide gisa, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eskaerari erantzuten dio: zuzeneko salmentarako leku bat izatea, lehen sektorean balio erantsiaren zatia proiektatzeko aukera emango duena, prezio justuekin bai ekoizpenerako bai kontsumitzaileentzat, eta, hala, nekazaritza ekologikoaren eta landa-eremuen garrantziari buruzko sentsibilizazio-gune bihurtzen da.

 

EKOMERKATUA ekoizpen-etxeak, abuztuaren 1ean. 09: 30etik 14:00etara.
Iruñeko Autobus-Geltoki Zaharreko nasak
 

•El Puente Viejo. Barazkiak (Caparroso)

•Casa Paulina. Marmeladak (Artaza)

•Boilurraren museoa. Udako boilurra (Metauten)

•El Bordón. Hestebeteak (Biana)

•Axuribeltz. Ardi-gazta (Iturgoien)

•Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eulz)

•Larrezabal ECO. Ardi-gazta (Altsasu)

•Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak (Goldaraz)

•Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa (Bakedano eta Artaxoa)

•Xiker Salaberria. Eztia (Bera)

•Bagordi. Ardoak (Andosilla)

•Pittika. Gaztak (Erratzu)

•Erlan. Eztia (Izurzu)

•Placido Tainta. Baratxuriak (Faltzeas)

•Martinelli pastak. Pasta (Beriain)

 

*Gonbidatutako postua: REAS Nafarroa - Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org