Sanferminetan “Tokiko Elikagaien” karpa

    Aurten ere, Nafarroako Elikagai Artisauen Elkarte, Reyno Gourmet eta NNPEKren eskutik Nafarroako elikadura presente egonen da sanferminetan. Karlos III. Etorbidean, Orreaga kalearen ondoan (Entzierroaren monumentua) bi gune egonen dira bertako elikagaiak erosteko eta dastatzeko. Hain zuzen ere, taberna moduan funtzionatuko du gune batek eta besteak, berriz, denda bezala. Karpan Nafarroako elikagaiak erosi eta dastatu ahalko dira; horrez gain, elikagai ekologikoak ere presente...

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Aurten ere, Nafarroako Elikagai Artisauen Elkarte, Reyno Gourmet eta NNPEKren eskutik Nafarroako elikadura presente egonen da sanferminetan. Karlos III. Etorbidean, Orreaga kalearen ondoan (Entzierroaren monumentua) bi gune egonen dira bertako elikagaiak erosteko eta dastatzeko. Hain zuzen ere, taberna moduan funtzionatuko du gune batek eta besteak, berriz, denda bezala.

    Karpan Nafarroako elikagaiak erosi eta dastatu ahalko dira; horrez gain, elikagai ekologikoak ere presente egonen dira. Uztailaren 4tik aurrera eta uztailaren 14ra arte irekita egonen da, goizeko zortzietatik gaueko hamaikak arte.

    Helburua Nafarroako kalitatezko jaki ekologikoen erakusleihoa izatea da, kalitatezko produktuak sustatuz eta eskainiz. Posible delako sanferminetan disfrutatzea eta, era berean, elikagai ekologikoak kontsumitzea, tokian tokiko ekoizleei bultzada emanez. NNPEKk bi espazio hauek bisitatzera animatzen zaitu, Nafarroako elikagai osasuntsu eta sasoikoak eskaintzen dituztelako.

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org