Sektore ekologikoak Franco Malucelli eta Intia saritu ditu NNPEKko hirugarren sarietan

1996tik da ekoizle ekologikoa Franco Malucelli, eta ordutik aurtengo maiatzera arte izan da ere NNPEKko kontseiluko kidea; bestalde, INTIAk ere jaso du Erakunde Kolaboratzailearen Saria eta Malucellik Bizitza Nekazaritza Ekologikoari emana Saria, Edorta Lezaunen eskutik, NNPEKo lehendakaria. Geltokin izan da ekitaldia, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean. Gaur izan da Nafarroako ekoizpen ekologikoaren egun handia. Alde batetik, goizeko hamarretatik aurrera NNPEKko asanblada...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

1996tik da ekoizle ekologikoa Franco Malucelli, eta ordutik aurtengo maiatzera arte izan da ere NNPEKko kontseiluko kidea; bestalde, INTIAk ere jaso du Erakunde Kolaboratzailearen Saria eta Malucellik Bizitza Nekazaritza Ekologikoari emana Saria, Edorta Lezaunen eskutik, NNPEKo lehendakaria. Geltokin izan da ekitaldia, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

Gaur izan da Nafarroako ekoizpen ekologikoaren egun handia. Alde batetik, goizeko hamarretatik aurrera NNPEKko asanblada ospatu da, sektore osoa elkartzeko parada eman duena eta azken ikasturtean ekindako lanei buruz hitz egiteko, eta ikasturte honetako erronkak izan dituzte hizpide. Batzar orokorraren ondotik, komisioak izan dira eta sektorearen egoera aztertu dute alor desberdinetan, hala nola, zertifikazioan, ekoizpenean, eskaeraren igoeran edo sustapen lanetan. Edorta Lezaun NNPEKko lehendakariak sektorearen osasun onaz hitz egin du, esparru guztietan hazi dena, bai mundu mailan, europar mailan, estatu mailan eta Nafarroan ere. Horren ondotik, NNPEKren sariak eman dituzte, hirugarren edizioa da aurtengoa eta, alde batetik, aitortu nahi dute Nafarroako ekoizpen ekologikoaren alde egin duten erakundeek, eta, bestetik, ekoizle bezala nabarmendu diren pertsonak, ekoizpen ekologikoan ibilbide luzea dutenak.

Horrela, sariak jaso dute Franco Malucellik Bizitza Nekazaritza Ekologikoari emana Sariagatik eta INTIAk. Bertako kudeatzailea den Juan Manuel Intxaurrandietak eta Esther Sotil teknikoak saria jaso dute, Monica Tort Niuko zeramistak egindako erretiluak. Sariak jaso ondoren aperitibo ekologikoa egon da bertaratu direnentzat eta komunikabideentzat. Azkenik, bazkari ekologikoa egin dute, Geltokin bertan NNPEKo talde teknikoa eta operadoreentzat.

 

Franco Malucelli Bruno, NNPEK saria “Bizitza Nekazaritza Ekologikoari emana Saria”.

Franco Malucelli Erroman jaio zen 1952. urtean. Bertan ikasi zuen biologia eta ekologian espezializatu zen. 1979. urtean etorri zen lehenbiziko aldiz Iruñera, eta hor ezagutu zuen bere bikotekidea, Mariana Cunchillos. 1990. urtean berri itzuli zen Nafarroara. Gaur egun, erretiroa hartu du eta seme bat du, Haritz, Urraul Goitin azienda jarraitzen duena.

Malucellik bere lana hasi zuen traktore gidari bezala kooperatiba batean 90. hamarkadaren hasieran. Paraleloki, ITGaren bidez, Nekazaritza Ekologikoaren inguruko ikastaro bat egin zuen. Ángel Mari Legasa eta Jose Uranga gidatua. Ikastaroaren ondotik, kooperatiba konbentzitzen du 11 hektarea ekologikoan egiteko, eta konturatzen da erangikortasuna berdina dela. Hori dela eta, kooperatibari proposatzen dio lursail guztiak ekologikoan jartzeko, baina ez du lortzen babes osoa. Ezezkoaren ondoren, bere bikotekidearekin adosten du bere lursaila ekologikoan sartzeko eta modu autonomoan hasten dira lanean, nekazaritza eredu honekin 1995. urtean hasten dira.

Hortik aurrera, nekazaritza ekologikoaren aldeko bizitza hasten du, aurrerago abeltzaintza hasten duelarik, Pirenaika  behi arrazarekin eta Nafarroako Jaka zaldi arrazarekin. Gainera, nekazari eta abeltzain lanak egiteaz gain, basotze lanak hasten ditu, bere lursailean zuhaitzak landatuz.

1996. urtetik parte hartu du NNPEKren kontseiluan, eta 2019. maiatzen amaitu zuen azken legegintzaldia. Orain erretiroa hartu du, baina bere jarduerak jaso du belaunaldi erreleboa, eta bere semea, Haritz Malucelli, da orain lursailaren arduraduna.

 

INTIA, NNPEKren saria Erakunde Kolaboratzailearen

NNPEKk eta INTIAk orain dela urte batzuetatik elkarrekin lan egiten dute, baina harreman kolaboratibo hau biziagotu da NNPEKk bere bulegoak aldatzen dituenean eta Atarrabiako Peritos eraikinera joaten denean, INTIArekin batera.

Hortik aurrera, hurbiltasuna eta interes berdinak izatea egin dute harremana estutzea eta elkarrekin lan egitea hainbat proiektutan; horietako batzuk dira Iruñeko Haur Eskoletako elikadura proiektu ekologikoa eta osasungarria eta Ekoalde martxan jartzea, logistika zentroa Nafarroako ekoizpen ekologikoa banatzeko.

 

Gainera, martxan ari dira beste hainbat proiektu, Nafarroako Pirinioko patataren inguruan, edo zerealen jardunaren inguruan egin dena edo FIVE berreskuratzearena, ardo ekologikoaren nazioarteko azoka.

INTIAk eta NNPEKk bidea egiten dute elkarrekin momentu honetan eta mahai gainean dauden proiektuek kolaborazio ona aurreikusten dute; hori dela eta, saria merezi dute.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org