Udazkenean hasiko dira ekomerkatuak, hileroko zita ekologikoan erosteko

Urritik aurrera, Geltokin izanen dira ekomerkatuak hileko lehen asteburuan. Zuzenean ekoizleei erosteko zita dira ekomerkatuak, erosketa ekologikoan egiteko. NNPEKk bultzatutako egitasmo berria da honakoa, INTIAren laguntzarekin eta Nafarroako Landa Garapenerako Programaren 16.2 neurriari dagokio. Proiektuaren helburu nagusia autobus geltoki zaharrean (gaur egun Geltoki dena) hileroko merkatu ekologikoa martxan jartzea da. Horrez gain, ekotopaketak berreskuratzeko asmoa dago eta...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Urritik aurrera, Geltokin izanen dira ekomerkatuak hileko lehen asteburuan. Zuzenean ekoizleei erosteko zita dira ekomerkatuak, erosketa ekologikoan egiteko. NNPEKk bultzatutako egitasmo berria da honakoa, INTIAren laguntzarekin eta Nafarroako Landa Garapenerako Programaren 16.2 neurriari dagokio.

Proiektuaren helburu nagusia autobus geltoki zaharrean (gaur egun Geltoki dena) hileroko merkatu ekologikoa martxan jartzea da. Horrez gain, ekotopaketak berreskuratzeko asmoa dago eta ostalaritzan Nafarroako elikagai ekologikoak sustatu nahi dituzte. Modu honetan, bertako elikagai ekologikoak kontsumo guneetara hurbilduko dira eta zuzenean sentsibilizatuko da nekazaritzak eta abeltzaintzak duen garrantziaz gure lurraldean.

Tokian tokiko ekoizle ekologikoen merkatua izanen da sortuko dena, haien baratzetatik barazki eta fruitu onenak ekarriko dituztenak eta, baita ere, bestelako elikadura produktuak. Proiektuaren hasieran sektoreko jendeari eta ekoizle enpresei deia luzatu zaie diseinua eta martxan jartzeko prozesuan parte har dezaten. Lau lan sesio eginen dira ekoizleekin proiektuaren oinarriak finkatzeko. Horrez gain, mapeo modukoa egiten ari dira funtsezko eragileak identifikatzeko eta elkarrizketak egiteko.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org