Upeltegiak elkartu dira ingurunea, paisaia eta mahastiak babesteko

Nafarroako paisaiak eta mahastiak elkartean hainbat upeltegik bat egiten dute, Nafarroako mahastia haize eta eguzki parkeetatik babesteko. Horien artean, hiru upategi ekologiko daude: Ochoa, Arriezu Vineyards eta Navarsotillo.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Gure lurraldeko mahastiak eta ingurunea zaintzeko helburuarekin, Nafarroako paisaiak eta mahastiak elkartea sortu berri da. Dozena bat upategi daude elkartean, horien artean CPAEN/NNPEK ziurtatutako hiru upeltegi ekologiko: Bodegas Ochoa, Arriezu Vineyards eta Bodegas Navarsotillo. Horiekin batera, Viña Zorzal Wines, Aseginolaza & Leunda, Viña Magaña, LMT Wines, Finca la Cantera de Santa Ana eta Bodegas Caudalia daude. Gainera, Nafarroako Jatorri Deitura Arautzailearen Kontseilu Arautzaileak babestu du ekimena..

Elkartea, Nafarroako haize eta eguzki parkeen saturazioarekin kezkatuta, martxan jarri da Nafarroako mahastiak defendatzeko eta parke eoliko eta fotovoltaikoen sorreraren aurrean mahastizaintzako eta ardogintzako paisaia eta ingurua kontuan hartzeko.

Ochoa upategiko Adriana Ochoak dioenez, helburu nagusia ingurunea eta mahastiak babestea da, baita faunarentzat habitatean sortzen dituzten eraginak ere, mahastien ingurumen balioa, pasaia balioa eta balio ekonomikoa mahai gainean jarriz.

Elkarteak jakinarazi duenez, Nafarroako Gobernua 23 parke eoliko berri izapidetzen ari da, nahiz eta gurea parke eoliko gehien dituen erkidegoetako bat izan. Gainera, ekoiztutako energiaren %39 beste erkidego eta herrialde batzuetara esportatzen da.

Ochoak argi uzten du elkartearen helburua ez dela parke eolikoen kontra egitea, ez eta energia berriztagarrien aurka, baina kontuan hartu behar dela horiek egin nahi diren lekuak kontuan hartzea eta mahastizaintzako ondarea babestea.

Elkarteari buruz gehiago jakiteko eta bat egiteko www.paisajesyvinedonavarra.org helbidea jarri dute martxan.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org