Zinelur, nekazaritza eta elikadura zinemako lehen zikloa

    Nafarroako Filmotekak azaroaren 5etik 7ra ZINELUR  INTIA eta Reyno Gourmetek antolatutako Nekazaritza eta Elikadura Zinema zikloaren lehen edizioa hartuko du. Proiekziorako aukeratutako hiru filmek nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta landa-ingurunearen gaiak landuko dituzte gune eta eragile estrategiko gisa, elikagaien hornitzaile eta ingurunearen mantentzaile diren aldetik. Erakunde antolatzaileen arabera, elikaduraren zaintza gero eta gehiago baloratzen bada ere, ekoizlearen...

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Nafarroako Filmotekak azaroaren 5etik 7ra ZINELUR  INTIA eta Reyno Gourmetek antolatutako Nekazaritza eta Elikadura Zinema zikloaren lehen edizioa hartuko du. Proiekziorako aukeratutako hiru filmek nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta landa-ingurunearen gaiak landuko dituzte gune eta eragile estrategiko gisa, elikagaien hornitzaile eta ingurunearen mantentzaile diren aldetik.

    Erakunde antolatzaileen arabera, elikaduraren zaintza gero eta gehiago baloratzen bada ere, ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko distantzia gero eta handiagoa da, eta ezjakintasun handia dago landa eremuan gertatzen denaren eta elikagaiak nola ekoizten diren jakiteko.

    Horregatik, zinema zikloaren bidez, landa-hiri hausnarketarako gune bat garatzea nahi dute, bertako protagonisten parte-hartzearekin: "Topagune bat, landa munduko istorioak hiri mundukoek ezagutu ditzaten. Elikagaiak erosten dituzten pertsonei kontatzen dizkieten istorioak, hauek nondik datozen eta nola ekoizten diren. Hustutako herrien eta landa-ingurunera itzultzeko ekimenen istorioak. Istorio tristeak eta baikortasunez betetako istorioak".

    Azaroaren 5ean, asteartean, hasiko da zikloa Desde que el mundo es mundo filmarekin, eta, proiekzioaren ostean, solasaldia izango da Gonzalo filmeko nekazari protagonistarekin. Azaroaren 6an, asteazkenean, Aroak taldearen txanda izango da, eta ikusitakoaren ondoren Alberto Fernandez zuzendariarekin solasaldia egiteko aukera izango da. Azkenik, ostegunean Los últimos de la Mejana: rebeldia y esperanza filmaren work in progress aurkeztuko dute. Patxi Uriz eta Santi Cordonek parte hartuko dute solasaldian. Dokumentala, funtsean, Tuteran grabatuta dago, baina baditu beste kokaleku batzuk ere, hala nola NNPEKeko Borraja komandoak Zangozara 2017an egindako erasoa. Besteak beste, NNPEKen babesa du filmak.

    Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira. Emanaldi guztietarako sarrera doakoa da, edukiera bete arte. Leihatilan edo www.filmotecanavarra.com webgunean ere erreserba daiteke.

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org