Ekoalde saskien ekimena aurrera doa

    Coronavirusaren krisia gauza asko hankaz gora jartzen ari da, baina, horrez gain, sektore ekologikoak teknologia berrietan murgiltzera bultzatzen ari da eta konfinamendu-denboretarako bezeroarekin harremanetan jartzeko modu bat sustatu du: Internet. Ekoaldek hiru saski mota eskaintzen ditu online erosteko.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Coronavirusaren krisia gauza asko hankaz gora jartzen ari da, baina, horrez gain, sektore ekologikoak teknologia berrietan murgiltzera bultzatzen ari da eta konfinamendu-denboretarako bezeroarekin harremanetan jartzeko modu bat sustatu du: Internet. Birusak denbora gutxi behar izan du hedatzeko, eta bizkor ibili da sektore ekologikoko ustiategi askoren ohiko merkaturatze-kanalen erortzea eragiten, Ekoalderentzat arrotza izan ez dena. Nafarroako elikagai ekologikoen ekoizle eta egileen elkartea bi suren artean egon zen konfinamendua hasi eta egun gutxira: batetik salmenten jaistea, eta, bestetik, ordura arte merkaturatze-kanal gisa zituzten pertsonei laguntzeko deiak.

    Ekoaldeko koordinatzaile Jon Garayk dio lehen bi asteak oso konplikatuak izan zirela. “Irtenbide bat eskatzen ari zitzaizkigun, eta argi genuen erronka garrantzitsua zela. Une horretan, eta NNPEKen laguntzarekin, erabaki zen Interneten sartzea eta ustiategi horietako elikagaiak zuzenean etxeetara eramatea on-line denda baten bidez”. NNPEKek aholkuak eman zizkion Ekoalderi, ekimena zabaltzen modu erabakigarrian lagunduz eta sistema bat abian jartzen lagunduz. Sistema hori, azkenean, saski formatuan egitea erabaki zen, hiru aukerekin: saski BERDEA, frutekin, barazkiekin, arrautzekin, gaztarekin eta ogiarekin; LURRA saskia, lekaleekin, patatekin, kontserbekin, zukuekin, irinarekin, ozpinarekin, olioarekin eta gailetekin, eta TXIRRINTA saskia, txistorrarekin, etxeko ogiarekin, ardoarekin eta gaztarekin; erosketari gehi dakizkiokeen produktu gehigarrien zerrenda batekin. Bezeroek https://www.ekoalde.org/eu webgunean aurkituko dute behar duten guztia.

    Abioa konplikatua izan da, kontuan hartu behar da oso egun gutxitan ezarri behar izan zirela bai webgunea bai salmenta eta entrega-sistema, baina, gaur egun, egonkortuta dago, eta ezin hobeto funtzionatzen du. Izan ere, Ekoaldek langile berri bat kontratatu du eskaerei irtenbidea emateko. Beste puntu garrantzitsu bat, Jon Garayk adierazi digunez, Ekoalde Nafarroa osora banatzen ari da, eta hori nabarmendu beharra dago, tokiko produktuen plataforma gehienek Iruñean eta Iruñerrian banatzen dutelako eta ekimen honek guztiengana iritsi nahi duelako. “Erkidego osoko ustiategiak biltzen ditugu, eta horregatik da garrantzitsua guretzat lurralde osora iristea”.

    Produktu ekologikoaren on-line salmentak daraman bide onaren froga bat da ekoizle batzuk Ekoalderekin harremanetan jarri direla elkartearekin bat egiteko, eta erakundeari elikagai berriak sartzeko aukera eman diotela. Operadoreen gehikuntza horrek beste urrats bat aurrera egiteko aukera emango du: “Eskaintza biribildu egingo dugu aukerako produktuak handituz, baina baita beste berrikuntza batzuekin ere, lanean jarraitu behar dugun eta gure etorkizunaren zati izango den kanal garrantzitsu bat sortu delako”.

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org