Elikadura aldaketaren inguruko sentsibilizazioak eskola komunitateari

NNPEK Arrea Elkarte Agroekologikoaren laguntzarekin sentsibilizazioak egin ari da Nafarroako Nafarroako hainbat eskoletako eskola komunitateari zuzenduta. Helburua eskoletako jantokien elikadura aldaketaren onurak ikustea da. Izan ere, tokian tokiko janaria, ekologikoa, freskoa eta sasoikoa izatea onura asko ditu. Denera, ikasturte honetan 10 sentsibilizazio saio eginen dira Nafarroako Guraso Elkarteen bidez. Esperientzia positibotzat jo dute antolatzaileek. Joan den otsailaren...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

NNPEK Arrea Elkarte Agroekologikoaren laguntzarekin sentsibilizazioak egin ari da Nafarroako Nafarroako hainbat eskoletako eskola komunitateari zuzenduta. Helburua eskoletako jantokien elikadura aldaketaren onurak ikustea da. Izan ere, tokian tokiko janaria, ekologikoa, freskoa eta sasoikoa izatea onura asko ditu.

Denera, ikasturte honetan 10 sentsibilizazio saio eginen dira Nafarroako Guraso Elkarteen bidez. Esperientzia positibotzat jo dute antolatzaileek. Joan den otsailaren 1ean Abarzuzako Eskola Publikoan egin zen saioa eta, otsailaren 6an, berriz, Iturramako Amaiur ikastolan. Hurrengo sentsibilizazioak heldu den otsailaren 19an, astelehenarekin, izanen da Sanduzelaiko eskola publikoan eta heldu den martxoaren 1ean, berriz, Arrotxapeko Patxi Larrainzar eskolan.

“Tokian tokikoa jatea, ekologikoa, freskoa eta sasoikoa izatearen garrantziaz eta onurez hitz egiten dugu saioetan”, adierazi du Ester Montero Arrea Elkarte Agroekologikoaren kideak. Iruñeko bi haur eskoletan (Donibane eta Hello Buztintxuri) dagoeneko aldaketa egin da eta joan den abuztutik umeak menu osasungarriago bat jaten ari dira. Hemendik gutxira, eredua haur eskola guztietara zabalduko da.

Eskoletako jantokiek hezkuntza potentzial handia izan ditzakete eta helburua ohiturak aldatzea eta hobe jatea da. Horregatik Esterrek nabarmendu du jantokian zentroaren proiektu kurrikulumean egotea.  “Eskoletako jantokien aukerak oso handiak dira eta aprobetxatu dezakegu”. Adierazi duen moduan, sentsibilizazioetan ere sistema industriala jatorri duen elikadurak osasunean dituen eraginak aztertzen dituzte.  “Ekoizpen eredu iraunkorragoa bultzatu nahi dugu”.

 

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org