“Aquí la Tierra” Erriberara itzuli da barazki ekologikoei buruz hitz egiteko

Berriro ere TVEk Nafarroako sektore ekologikoan jarri du arreta. Barazkiak eta olioa izan dira bisitaren oinarria eta Azagra, Fontellas eta Tuteran barna egon dira. Espainiako telebistan gero eta gehiago agertzen da Nafarroa. Bisita honekin 30 izanen dira egindako erreportajeak ekoizpen ekologikoari buruz, gure lurraldea iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatuz. Kasu honetan, Erriberara joan da taldea eta barazki eta olio ekologikoak izan dira...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Berriro ere TVEk Nafarroako sektore ekologikoan jarri du arreta. Barazkiak eta olioa izan dira bisitaren oinarria eta Azagra, Fontellas eta Tuteran barna egon dira.

Espainiako telebistan gero eta gehiago agertzen da Nafarroa. Bisita honekin 30 izanen dira egindako erreportajeak ekoizpen ekologikoari buruz, gure lurraldea iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatuz. Kasu honetan, Erriberara joan da taldea eta barazki eta olio ekologikoak izan dira protagonista.

TVEko ekipoak, San Morales erreportaria buru delarik, Azagran hasi zuen eguna Barricarte anaien orburuen baratzak bisitatzen. Orburu ekologikoak ekoizten dituzte, batez ere kontserbetarako. Apirilean izan zen bisita, hain justu, langileak uzta jasotzen ari zirenean. Nola landatzen diren, ekologikoa izatearen zaintza gehigarria eta gure lurretakoa den barazki honen bikaintasuna nabarmendu ziren erreportajean. Ekainaren 30ean izanen da emisioa telebistan.

Eguerdian Tutera aldera egin zuten, hain zuzen ere La Mejanara, hiriko baratzetako zonaldera. Bertan zeuden Luis eta Juan Salcedo, Remigio jatetxearen jabeak. Jatetxea NNPEK sortutako jatetxe jasangarrien sarearen parte da eta barazki ekologikoen alde egiten dute. Haien baratzeko barazkiak erabiltzen dituzte hein batean jatetxerako, eta programarako ilarren bilketa jaso zen. Uztailaren 3an ikusiko da erreportajea TVEn.

Chichoriumen izan zen hirugarren bisita. Phillipe Blanquetek endibiak nola landatzen diren azaldu zuen. Haiek itsas edukiontzietan landatzen dituzte, eta kontua zuen nola sortu zen begetal hau ustekabez bigarren mundu gerra eta gero. Belgikako pertsona batzuk aurkitu zituzten endibiak soto batean txikoria batzuetatik garatu zirenak. Iluntasunez, hezetasuna eta tenperatura kontrolatuz, horrela hazten dira endibiak, eta hainbat herrialdetan saltzen dituzte, Espainiaz gain. Endibia ekologikoen inguruan gehiago jakiteko heldu den uztailaren 5ean izanen da telebistan.

Fontellasen Artajo olibondoen bisitarekin amaitu zen eguna. Bertan ditu Nafarroako olio ekologikoak bere azpiegiturak. Eguraldi zakarra egin arren, Artajoko arduradunek, TVEko taldeak eta NNPEKko komunikazio arduradunek bertan jarraitu zuten lanean. Arroniz, arbekina edo koroneiki barietateak landatzen dituzte bertan, artisau-lana eta ekologikoan ekoiztuta.  Olioa izan zen arratsaldeko protagonista eta Artajoko olio ekologikoen dastaketa batekin amaitu zuten lana. Programa joan den maiatzaren 28an eman zen, baina lotura honetan ikus daiteke: http://rtve.es/v/5247043

Aquí la Tierraren hurrengo bisita Nafarroara irailean izanen da, jakinaraziko dizuegu.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org