Behi-esne abeltzaintza ekologikoaren V. topaketa Anizen izango da asteburu honetan

Otsailaren 4an eta 5ean izango da, Anizen, eta behi-esne abeltzaintza ekologikoaren elkartearen lehen batzarra egingo da. Besteak beste, Jauregia Esnekiak bisitatuko da Anizen eta Aspace Biointegra Orreagan. 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Pandemiaren ondorioz bi urtez geldirik egon ondoren, Behi-esne abeltzaintza ekologikoaren V. Topaketa otsailaren 4an eta 5ean egingo da Anizen, eta bi proiektu ekologiko bisitatuko dira: Jauregia Esnekiak eta Aspace Biointegra. Bosgarren topaketa honetan, sektoreko gaurkotasuneko gaiei buruzko tailerrak egingo dira, eta, gainera, duela bi urte egindako azken topaketan eratutako AGALVE elkartearen lehen batzarra egingo da.
 
Topaketa Anizen egingo da, Jauregia Esnekiak dagoen lekuan. Abeltzaintza-tradizio handiko familia, 2009an Jauregia Esnekiak-ek abeltzaintza ekologikora egin zuen jauzi, eta Nafarroa osoko ekoizpen eta elaborazio propioko lehenetarikoa bihurtu zen.  Batez beste, 50 behi dituzte, eta 42 hektareako belardia. Gazta, jogurta eta esnea eta irabiaki ekologikoak egiten dituzte.
 
Bestalde, Aspace Biointegra proiektu jasangarri, ekologiko, inklusibo eta hurbilekoa da, Intiaren eskutik sortua, behien kudeaketa ekologikoko sistema bat sustatzeko eta ondoren esneki ekologiko bihurtzeko.
 
Programa
Topaketara bertaratzen direnek bi proiektu ekologiko bisitatzeko aukera izanen dute,  eta beste proiektu batzuekin esperientziak partekatzeko.
 
Jardunaldia otsailaren 4an, larunbatean, hasiko da, 9:00etan, Nafarroako sektorearen egoerari buruzko hitzaldi batekin eta, ondoren, merkaturatzeari, lanaren kudeaketari, eraldaketari eta esne ekologikoko behi-aziendarekin lotutako beste gai batzuei buruzko eztabaida-tailerrak izango dira. Bazkalostean, Anizen bertan Jauregia Esnekiak bisitatuko da eta AGALVE elkartearen lehen batzarra egingo da.
 
Igandean INTIAk Orreagan duen Erakusketa Finka bisitatuko da eta topaketaren ondorioekin amaituko da.
 
Topaketan izena emateko eta informazio gehiagorako: https://bit.ly/inscripcionVencuentrolecheeco

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org