Biela y Tierra, Nekazal ekologian barna bidaia

    Biela y Tierra Ana Santidrián eta Edurne Caballero dira. Haiek martxan jarri dute proiektu hau, bizikletaz bidaia Estatu Iparraldeko nekazal ekologia ekimenak ezagutu eta ezagutarazteko, Aragoi eta Terueletik abiatuta. Harekin ekimen bideragarriak ezagutarazi nahi dituzte, bestelako ikutua dutenak, eta geografia osoan abiatutakoak, ekologia, elikadura subirautza, eko feminismoa eta mugikortasun jasangarria oinarri izanik. Hortaz haratago, lurraldean diharduten pertsonak harremanean jarri...

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Biela y Tierra Ana Santidrián eta Edurne Caballero dira. Haiek martxan jarri dute proiektu hau, bizikletaz bidaia Estatu Iparraldeko nekazal ekologia ekimenak ezagutu eta ezagutarazteko, Aragoi eta Terueletik abiatuta. Harekin ekimen bideragarriak ezagutarazi nahi dituzte, bestelako ikutua dutenak, eta geografia osoan abiatutakoak, ekologia, elikadura subirautza, eko feminismoa eta mugikortasun jasangarria oinarri izanik. Hortaz haratago, lurraldean diharduten pertsonak harremanean jarri nahi dituzte, eta gure platerrean dauden jakiak ezagutarazi, guk erabaki dezagun eta ezagutu ditzagun nork ekoiztu duen proiektua, nola eta nor den onuraduna.

     

    Nola sortzen da Biela y Tierra? Ana eta Edurne

    Ideia landa eremuarekin dugun harremanagatik sortu zen, batez ere nekazaritzarekiko harremanagatik. Bai Edurnek, bai nik (Ana), harremana dugu landa eta nekazaritzarekin. Edurnek elikadura subirautzaren eta ekologiare aldeko GKE batekin egiten du lan, eta nire familia nekazaria da, Gaztelako herri bateko ohiko nekazaria. Gure lanarengatik egunez egun eremu hauetan lan egiten duten ekimenak eta pertsonak ezagutzen genituen, eta ezagutu nahi genituen.

    Edurnek esparrua aldatu nahi zuen, bulegoa utzi eta benetan ikusi landa eremuan diharduten pertsonak. Ni tesia amaitzear nago eta buruan nuen bukatzerakoan txirrindula hatu eta nekazal ekologian gertatutakoa ikustea, lehen eskuz proiektuak ezagutu eta bideragarriak nola izaten diren ezagutu.

     

    Nola bildu zineten? Zergatik partekatzen duzue bidai hau?

    Lagunak gara, salsa klaseetatik irteterakoan Edurnek esan zidan lana utzi nahi zuela eta biziketan bidaia egiteko asmoa zuela, ideia bera nuen nik aspaldi eta hortik martxan jarri ginen.

    Bidaian Darsena komunikazio estudioak laguntzen zaituzte

    Hirugarren hanka dira Sole eta Cris, ere gure lagunak. Ideia komentatuta, zabaltzea proposatu ziguten jende gehiagorengana iristeko eta bisitatuko genuena ezagutzeko. Gizarte ekonomoia eta ingurugiroarekiko dugun jarrera argiaz alternatiba egingarriak daudela erakutsi nahi dugu, bideragarriak, eta horietako batzuk ibilbide luzearekin. Landa eremu bizi eta jasangarriarengatik lan egiten dugu.

     

    Behin martxan jarrita, nola egiten duzue lan?

    Anak dioen moduan (Edurne), lau gara, gu txirrindulan eta Darsenakoak estudiotik, Zaragozan. Guk bidalitako materialarekin lan egiten dute. Hiru oinarri finkatu genituen lana igortzeko: hedabideekin aliantzak, proiektua ikustaraziz tokiko hedabide eta estatuan, horrela bisitatutako ekimenak ikustaraziz; sare sozialez, FB, Instagram, Youtube eta webguneaz, egunero postak publikatuko ditugu Facebookk eta Instagramen eta noizbehinka bideoak; hirugarren hanka lurraldeak dira: hitzaldiak eman eta ekintzak sustatzen ditugu harreman zuzena ezartzeko. 

     

    Nola antolatzen duzue zuen lana?

    Komunikazio oinarri profesionalak ezarri genituen lehenengo, Darsenaeta Carlos Nayaren laguntzaz. Honek sustapenarekin lagundu gintuen. Hortik, hiru hilabeteko bidaia egitea pentsatu genuen 30 ekimenekin, baina proposamenak biderkatu ziren eta lau hilabeteko bidean 105 ekimen jorratuko ditugu. Egunero toki batean gaude, elkarren hurbileko proiektuak biltzen. Guztiek dakite gutxi gora behera bisitaren data, txirrindula goaz eta ezin baitugu zehaztu. Elkarrizketak, tailerrak, hitzaldiak eta abar emateko asoa dugu, eta elkarrizketen bidez informazioa bilduko digu eta gure gogoetak igorriko ditugu.

     

    Zein da ibilbide?

    Udan izanik, estatu iparraldea bisitatuko genuela argi genuen baina beste batzuk sortu ziren, beste lurralde batzuk jorratuz: Gaztela eta Teruel. Zaragozan hasi eta hortik Cinco Villas, hortik Erribera (Tutera, Argedas eta Sartaguda). Gero Errioxa, Burgos, Palencia, Leon, Asturias, Cantabria, EAE eta Nafarroa berriz igarota, Huesca, Zaragoza eta Teruel. Hor mina arroak bisitatuko ditugu. t

    Klima egoeraren aurrean diren ekimen errealak aurkeztu nahi ditugu jendea inspiratzearren. Interesgarriak eta ezbderdinak diren ekimenak nahi ditugu, lursail handiak dituztenetatik, nekzari txiki eta berrienganaino. Sareak sortu nahi ditugu elkarlana sortzeko asmoz. Gu kanal hutsa gara, protagonistak bisitatutako pertsonak dira.

     

    Ekologia, subirautsa, feminismoa, jasangarritasuna…

    Proiektuaren oinarriek hiru gako dituzte: ekologia, elikadura subirautza, ekofeminismoa eta mugikortasun jasangarria. Ekimenak sustatzerakoan emakumeen papera ardatz nahi genuen, hor izan baikara askotan ikustezinak. Emakumeak buru diren ekimenak lehenetsi ditugu. Mahai gainean jarri nahi genuen elikadura subirautza kontzeptua, zer esan nahi duen, gure platerrean zer dagoen ulertuz eta erabaki eta ezagutu ahal dezagun nola ekoiztu den eta nor den onuraduna. Egunean 3-5 aldiz jaten dugu eta kontsumoa eta elikadurak funtzesko tresnak dira.

     

    Babesik jaso al duzue?

    Guretzat garrantzitsua da hainbat erakunderen laguntza eta konplizitatea proiektua martxan jartzeko, kasu honetan CPAEN/NNPEK.

     

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org