Menu osasuntsuagoak eta haur eskoletako lerro pedagogikoa eskutik doaz

Alfredo Hoyuelos “Menu osasuntsuagoak eta haur eskoletako lerro pedagogikoa eskutik doaz” Joan den abuztuaren 16tik Donibane eta Hello Buztintxuriko haurrek elikagai ekologikoetan oinarritako menua bazkaltzen dute egunero. Inplikatutako pertsona guztien arabera, harrera oso ona izan du aldaketak eta aurreikusten da 2018ko urtarriletik aurrera menu osasuntsuagoa Iruñeko Udalak kudeatzen dituen haur eskola guztietara zabaltzea. Alfredo Hoyuelos udal haur...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Alfredo Hoyuelos

“Menu osasuntsuagoak eta haur eskoletako lerro pedagogikoa eskutik doaz”

Joan den abuztuaren 16tik Donibane eta Hello Buztintxuriko haurrek elikagai ekologikoetan
oinarritako menua bazkaltzen dute egunero. Inplikatutako pertsona guztien arabera, harrera oso ona
izan du aldaketak eta aurreikusten da 2018ko urtarriletik aurrera menu osasuntsuagoa Iruñeko
Udalak kudeatzen dituen haur eskola guztietara zabaltzea. Alfredo Hoyuelos udal haur eskoletako
kudeatzailea da.


Nolako izan da lehen etapa menu osasuntsuagoa ezartzeko?


Hasiera xumea izan genuen eta ez zen menu osoa aldatu, bakarrik lehenengo platerak eta postreak.
Bitartean ekoizleekin lehen harremana izan genuen ere. Fase hau 2017ko otsailetik ekainera iraun
zuen. Dagoeneko badugu menu osoa eta hori eskaintzen diegu haurrei. Menua INTIA, NNPEK,
Erosketa Publikoaren taldearekin eta Kataluniako Menjadors Ecologics elkartearen laguntzarekin
egin dugu. Nani More da gure aholkularia. Menu osoa elikagarri eta dietetikoki orekatua da.
Donibane eta Hello Buztintxuri eskola esperimentaletan ezartzen ari gara. Gure ideia da ikustea
nola funtzionatzen duten eta hortik aurrera, 2018ko urtarrilean haur eskoletako sukalde guztietara
hedatu.


Oraindik goiz bada ere jakiteko, zer nolako erantzuna du aldaketak?


Menua orain dela gutxi hasi genuen. Hain zuzen ere, abuztuaren 17an, eta denbora gutxi
daramatzagun arren, sentsazioak oso onak dira. Funtzionatzen ari da. Oraindik gauzak lotu behar
ditugu, horniketa ongi iristen den ala ez jakitea, hornitzaileekin harremanetan jartzea... Momentu
hauetan loteetako baldintzak egin behar ditugu eta produktu guztiak lizitatu. Baina dakiguna da
sukaldariak oso ongi funtzionatzen ari direla, aparteko arazorik ez dagoela eta kalitatezko jakiak
direla. Haurrak ere pozik daude menu berriarekin eta eskoletako langileek eta hezitzaileek begi onez
ikusten dute aldaketa. Gainera, laster familiekin formazio prozesu bat hasiko dugu aldaketa honen
berri emateko eta zalantzak argitzeko. Irailean eta urrian izanen da.


Zeintzuk dira menuaren printzipioak?


Elikagai guztiak ekologikoak dira. Bost ezaugarrik osatzen dute menuaren oinarria: elikagai
ekologikoak, elikagai freskoak, bertakoak (ahal den heinean), sasoikoak eta zuzenean ekoizleei
erositakoak. Denera, 1000 haur inguruk disfrutatuko dute menu osasungarri hau urtarriletik aurrera.
Zeintzuk dira aldatu diren elikagaiak menuan?
Hastapen menu bat dugu urtebeteko haurrentzat eta, bestetik, beste menu bat gainerako haurrentzat
eta eskoletan jaten duten langileentzat. Funtsean, bi menu daude: bata bero denboraldikoa eta urrira
arte iraunen duena, eta, bestea, hotz denboraldikoa, azaroan hasi eta maiatzera arte izanen dena,
produktuen denborazkotasunaren arabera. Aldaketa nagusiak hauek dira: oloa txertatu dugu,
artatxikia, dilista gorriak, arroz integrala... Bestetik, beste aldaketa garrantzitsu bat da egunero
eskaintzen den fruta hamaiketakoan ematen dela eta ez postre bezala. Modu honetan
osasungarriagoa da. Astean behin eskaintzen da esneki postre bat.


Nolakoa izan da NNPEK-rekin elkarlana?


Elkarlana apartekoa izaten ari da. Oso prozesu zaila da, pieza askoko puzzle bat osatu behar
dugulako eta ongi lotu behar dugulako tokiko ekoizleekin harremana, behar ditugun kantitateak,
hornidura modua, trazabilitatea, gai ekonomikoak, banaketa egunak... Hortaz, INTIA, NNPEK eta
Erosketa Publikoaren taldeak asko lagundu gaituzte, eta, bestetik, Kataluniako Menjadors Ecologics
elkarteak lan logistiko handia egin du. Horrez gain, Elkarkide fundazioarekin ekonomia
zirkularreko proiektu batean gaude hondakin selektiboak biltzeko eta konpostajea egiteko.


Menu osasungarria haur eskoletako lerro pedagogikoaren eskutik doa?


Bai. Hau ez da gure haur eskoletako lerro pedagogikoaz a parte dagoen proiektua. Gure lerro
pedagogikoan ongizateaz, errespetuaz, zainketaz, haurren harreman onez... hitz egiten dugu, eta
beraz, menu honen baloreak errespetuzkoak dira ingurugiroarekin, ekoizleekin, tokian tokiko

ekonomiarekin... Balore hauek ezin dira aldendu balore pedagogikoetatik. Izan dezakegu munduko

menu onena baina gure hezitzaileak ez badaude sentsibilizatuak ez du ezertarako balio. Adibidez,
haur eskoletako lan taldearentzat oso garrantzitsua da haurrek iniziatiba hartzea, autonomia izatea
eta erabakiak hartzea. Errespetua eta ez esateko eskubidea oinarrizko baloreak dira. Haurrak ezin
ditugu derrigortu jatera. Hori dela eta, koherentzia holistikoa egon behar da balore pedagogiko eta,
kasu honetan, sukaldeko baloreekin, baina baita ere, balore ekonomiko eta politikoekin. Gure
haurren elikadura ulertzeko moduan aldaketa izaten ari da, osasuntsua eta pedagogikoa.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org