NUPek Agroekologian aditu izateko hirugarren ikastaroa jarri du abian

Ikastaroa NUPeko graduko ikasleei zuzenduta dago, batez ere Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzari eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako graduari eta unibertsitate-titulua duten pertsonei, baina baita unibertsitate-titulurik ez duten sektoreko profesionalei ere.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nekazaritza ekologikoa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da Nafarroan, eta NUPek hirugarren urtez jarraian Agroekologiako Aditu ikastaroa programatu du. Ikastaro honen bidez erantzuna eman nahi zaio produktu ekologikoen eskaria handitzen ari den testuinguru batean nekazariei, abeltzainei eta eraldatzaileei aholkuak ematen dizkieten eta agroekologian adituak diren teknikarien eskariari.

 

Zahartzarora baldintza onetan iristeko eta gaixotasunak saihesteko asmoz, bizitza osasuntsua izateko gero eta kontzientziatuago dagoen gizarte batekin, gehigarririk eta pestizidarik gabeko elikadura bilatzea etorkizunerako giltzarri bihurtzen da.

 

Programak agroekologiaren hastapenak, agrosistema produktibo ekologikoen diseinua eta kudeaketa eta nekazaritzako elikagai ekologikoen eraldaketa eta merkaturatzea jorratzen ditu, eta 2020ko irailean hasi eta ekainean amaituko da, ostegunetan eta, batzuetan, ostiraletan aurrez aurreko eskolak emanez.

 

Izena emateko lehen epea maiatzaren 30ean amaituko da. Argibide gehiagorako hemen.

 

Ikastaroa egiteko interesa dutenek fundacion.formacion@unavarra.es helbide elektronikoa dute edozein zalantza argitzeko.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org