NUPek berriro emanen du agroekologia eta landa garapenaren inguruko titulua

Nekazaritza ekologikoak gero eta garrantzi gehiago du Nafarroan, eta joan den urtean Nafarroako Unibertsitate Publikoak agroekologia eta landa garapenaren inguruko titulu berria estreinatu ondoren, berriro errepikatuko du heldu den ikasturtean.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nekazaritza ekologikoak gero eta garrantzi gehiago du Nafarroan, eta joan den urtean Nafarroako Unibertsitate Publikoak agroekologia eta landa garapenaren inguruko titulu berria estreinatu ondoren, berriro errepikatuko du heldu den ikasturtean. Nekazaritza ekologikoko nekazal azalera erabilgarri ehuneko handienetarikoa du Nafarroak. Izan ere, ziurtatutako nekazal azalera 39.432 hektareatik 2017ko urtarrilean 46.995 hektareetara pasa da 2018an, hau da, %18aren gorakada. Bide beretik, Nafarroan egun 630 operadore daude ekologikoan eta 1300 elikagai ziurtatuta. 2017an 107 operadore berri bat egin dute ekoizpen ekologikoarekin, %12,8 gorakadaren. Gainera, 2018an martxan jarriko da Bilketa Zentroa tokian tokiko eta produktu ekologikoekin.

 

Hortaz, NUPek sortutako titulu berriak elikagai ekologikoen nekazaritza jakien industriak izan duen gorakadari erantzuna eman nahi dio, aholkularitza teknikoa behar delako, eta era berean, teknika agroekologikoetan formakuntza, ikasleei laguntzeko haien profesionalizazioan eta aholkularitza agroekologikoa emateko gai izateko.

 

Ekoizpen ekologikoak, bere ezaugarriak direla eta, landako biztanleria finkatzeko bide bat izan daiteke, eta, horregatik, titulu berri honetan bi alderdi landuko dira: agroekologia eta landa garapena. Lehen zatian, unibertsitateko irakasleen, teknikoen, aholkulari, ekoizle eta eraldatzaileen esperientzia jasoko dute ikasleek, sektorearen ikuspegi globala izateko. Bigarren zatian, aldiz, ikasleek nekazal gizartearen berri izanen dute, bere politikak ezagutuko dituzte eta landa eremuan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetze aldera teknologian egon diren aurrerapausoak jorratuko dituzte.

 

Heldu den ekainaren 25era arte irekita dago izen ematea. Ikastaroa urrian hasiko da eta maiatzean bukatuko da

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org