Oloa, gazta, almendra eta tomate ekologikoak Aquí la Tierra programan

Aquí la Tierra RTVEko lantaldea, 2017az geroztik Nafarroara etortzen den saioa, ekainaren amaieran etorri zitzaigun berriro, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoei buruzko lau erreportaje grabatu zituen Sakana inguruan eta Faltzesen.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Lehen egunean, CPAEN/NNPEKeko Komunikazio eta Sustapen taldearekin batera, Harivenasa bisitatu zuten, olotik eratorritako produktuak hainbat formatutan (malutak, zahia, irina...) ekoizten eta merkaturatzen dituen enpresa. CPAEN/NNPEK ziurtagiria du hainbat produktutan: olo azalgabetua, avenilla eta olo-azala, olo-malutak, garagarra, zekalea eta garia eta irina, perlak eta olo-zahia.
 
Oloak, behin Etxarrengo fabrikara iritsita, prozesu bat jarraitzen du. Prozesu horretan, makina batzuek lehengaian dauden elementu arrotz guztiak ezabatzen dituzte, eta garbiketa ezin hobea ematen du produktu seguruak lortzeko.
Etxarrenetik Dorraora joan ziren, eta han Oihana Oiarbidek eta Felix Miguel Resanok ardi latxekin ondutako ardi-gazta egiten dute. Artaldea ekologikoan hazten dute, beharrezko bazka landuz, herriko larre eta basoak aprobetxatuz, eta Urbasa eta Andia mendietan bazkatuz uda garaian.
 
Hurrengo egunean, Aquí la Tierrako lantaldea Faltzesera joan zen, eta han bi erreportaje grabatu zituzten Loregarrekin. Loregar lore moztua ekoizten eta merkaturatzen hasi zen arren, gaur egun almendra ekologikoa eta tomate arrosa ekoizten dituzte, Maia. Tomate Rosa de Falces marka erregistratuarekin. Udaberriko eta udazkeneko zikloak berotegietan ekoizten dira, hidroponia-teknikaren bidez landatuz urtarrilean eta uztailean. Udako zikloa kanpoan egiten da, laborantza tradizionalean. Gainera, 5 hektareako almendro ekologikoak dituzte.
 

Emisioen aurreikusitako datak:
- Loregar: almendrondoak uztailaren 21ean, ostirala
- Harivenasa: uztailak 27, osteguna

Gainerakook sare sozialetan emango dugu informazioa.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org