Tutera “Ikasgelak landuz” hasi da

Eskola Baratzen lehendabiziko Topaketa Tuteran ospatuko da urriaren 26, 27 eta 28an. Ekintzaren helburua mota honetako ekimenak ikustaraztea da eta bertan CPAEN/NNPEKek parte hartuko du. Red de Universidades Cultivadas-ek, Eskola Baratzen Sarearen baitan, sustatutako lehendabiziko edizio honetan, gure geografiaren baitan “eskola baratzen eta agroekologiaren inguruan hasitako ekimenak” koordinatu eta birkokatzeko norabidean lan egingo da. “Ikasgelak landuz” saioan, esperientziak...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Eskola Baratzen lehendabiziko Topaketa Tuteran ospatuko da urriaren 26, 27 eta 28an. Ekintzaren helburua mota honetako ekimenak ikustaraztea da eta bertan CPAEN/NNPEKek parte hartuko du.

Red de Universidades Cultivadas-ek, Eskola Baratzen Sarearen baitan, sustatutako lehendabiziko edizio honetan, gure geografiaren baitan “eskola baratzen eta agroekologiaren inguruan hasitako ekimenak” koordinatu eta birkokatzeko norabidean lan egingo da. “Ikasgelak landuz” saioan, esperientziak trukatuko dira eta proiektuak ikustaraziko dira.

Nekazal gune bat izateaz gain, herri eta eskola baratzak ikasketa eta enpoderamendu guneak dira, non ez diren soilik fruituak lantzen, baizik eta baita erabiltzaileen garunak lantzen diren, estrategia eraldatzaileen eta eguneroko lan partekatuaren sustapenaren bidez.

Topaketan, eztabaida eta elkarketa eremuak sortu nahi dira, eskola sare edo programa hauek martxan jarri zituzten agenteekin: Udalak, eskola talde eta familiak, eta bertan parte hartzen duten kolektiboak.

CPAEN/NNPEK-etik gure nekazaritza ekologikoan oinarritutako heziketa proiektua aurkeztuko dute, Silvia Larrañeta eta Mónica Gómez Jaén-ek.

“Ikasgelak landuz”en inguruan informazio gehio hartzeko edo bertan parte hartzeko, izena eman ezazu http://www.encuentrohuertosescolar.es/ web gunean.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org