Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan ikasgelan lantzeko heziketa proiektua

Marta Gomez Jaen Haur Hezkuntzako irakasleak hezkuntza proiektu bat egin du NUP eta NNPEKren laguntzarekin. Helburua, heziketa-praktika sustatzea eta produktu ekologikoen kontsumoak ekartzen dituen alde onez jabetzea ikasgelan.   “Ikastetxean ekologiari buruz lan egiteko modu egoki bat 3 eta 6 urte bitarteko ikasleekin”, adierazi du Martak. Hain zuzen ere, proiektuak ikasgelan egin daitezkeen 36 jarduera biltzen ditu. Proposatutako jarduera guztiak ohitura,...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Marta Gomez Jaen Haur Hezkuntzako irakasleak hezkuntza proiektu bat egin du NUP eta NNPEKren laguntzarekin. Helburua, heziketa-praktika sustatzea eta produktu ekologikoen kontsumoak ekartzen dituen alde onez jabetzea ikasgelan.

 

“Ikastetxean ekologiari buruz lan egiteko modu egoki bat 3 eta 6 urte bitarteko ikasleekin”, adierazi du Martak. Hain zuzen ere, proiektuak ikasgelan egin daitezkeen 36 jarduera biltzen ditu. Proposatutako jarduera guztiak ohitura, esperimentazioa, ekintza, behaketa eta ikerketa jardueretan berezita daude. Haur hezkuntzako ikasleentzat bideratuta dagoen arren, proiektuaren egitura irekia da eta edozein adinetara egoki daiteke.

 

Martak aitortu duen bezala, proiektua aurrera eramateko hasieratik asko ikasi eta irakurri behar izan zuen nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoari; egun, pozik dago egindako lanarekin. Haren hitzetan, proiektuaren helburua hauxe da: “ikasleen interesa piztea ingurumenean, baloratzea eta zaintzea, ingurumen sentsibilitatean heztea eta ingurumena zaintzea eta hobetzea, eta elikagaiak nola laboratzen diren ikastea”.

 

Behin proiektua amaituta, Martak nabarmendu du zer-nolako garrantzia duen ikasgeletan  ekologiaren baloreak eta iraunkortasuna, tokian tokikoa eta elikagai ekologikoak lantzea. Berak proiektua Costa Ricako landa eremuko eskola batean aurrera eramateko aukera izan zuen eta esperientzia ona izan zela gogorarazi du. “Bertan zuten baratza berreskuratu genuen eta proiektuan azaltzen diren jarduera batzuk praktikara eraman genituen. Gainera, familiarrek asko lagundu ziguten”, adierazi du.

 

Proiektua euskaraz eta gazteleraz eskuragarri dago Navarra Ecológica webgunean, “HEZIKETA PROIEKTUA” atalean. (https://www.navarraecologica.org/eu/heziketa-proiektua/introduccion/proiektuaren-formulazioa)

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org