Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

“Aquí la Tierra” Erriberara itzuli da barazki ekologikoei buruz hitz egiteko

Berriro ere TVEk Nafarroako sektore ekologikoan jarri du arreta. Barazkiak eta olioa izan dira bisitaren oinarria eta Azagra, Fontellas eta Tuteran barna egon dira.

Conservas el Navarrikok, Kontserbaren Museoa martxan jarri du

San Adrianen kokatzen da Lantegi Zaharra – Kontserbaren Museoa, El Navarriko lantegi zaharra zegoen tokian. Bertan, objektu zaharren bidez (poteak, tresnak, dokumentuak, makinak, argazkiak eta ikusentzunezkoak) San Adrianen barazkien kontserbaren sektoreak izan zuen sorrera eta indartzearen berri ematen da.

CPAEN/NNPEKek EKOALDE Pilatze Zentruaren aurrerapenak aurkeztu ditu

Iragan urtarrilaren 31n CPAEN/NNPEKek, INTIAk eta AENk batzar informativoa burutu zuten Pilatze Zentru berriaren, EKOALDEren, aurrerapausoak azaltzeko.

Bilerara NNPEKen inguruko 70 operadore gerturatu ziren, ekimen berriaren nondik norakoak entzuteko premiaz.

Inverprao NNPEKeko operadoreak Iruñeko Udaleko lore-parterreak hornituko ditu

Esleitu da Iruñeko lore-parterreak landareez hornitzeko kontratua 2016 eta 2017 urteetarako. Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernuaren Batzordeak lorategietarako kontratu berriak eman berri ditu hiriko parterreetan 2.500m2ko lore landatzeko.

Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresa elkartea suspertu da

Helburua da elkartea Nafarroako enpresa ekologikoko eta ekoizle txiki guztien euritakoa izatea.

Sartagudako Ecovinal enpresak NATEXPOko Berrikuntza BIO 2017 saria jaso du mingrana ozpinarengatik

Mota guztietako ozpinak egiten ditu Ecovinalek, bai eta limoi zukua, oliba olioa eta sukaldatzeko ardoak ere. Mingrana BIO Purua Iragazte prozesurik gabeko ozpinarengatik jaso zuen saria joan den urrian NATEXPO azokan.

Conservas Navarrico-k saltzeko online bidezko webgunea estreinatu du

Pepe Salcedoren familia 1960. urtean hasi zen San Adriango etxabe batean zainzuriak eta pikillo piperrak ontziratzen modu artesanalean. 50 urte eta gero, El Navarrico kontserbak 300 produktu baino gehiago ekoizten ditu, horietako asko ekologikoak direlarik.

Jauregiak esne behi ekologikoen I. Topaketan parte hartu du Galizian

Ekainaren 19 eta 20ean Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako 28 abeltzain Ribadeumen (A Coruña) elkartu ziren komunitate desberdinetan esne behi ekologikoen egoeraz mintzatzeko. Jauregiko Aitor Azkaratek Galiziaraino joan zen Nafarroako egoera ezagutzera ematera. Jauregia familiarteko enpresa txiki bat da eta 2010etik jogurta, esnea eta gazta ekoizten dute modu ekologikoan Baztanen.

NNPEK-k hazten jarraitzen du eta 69 enpresak bat egin dute ekologikoarekin urte honetan

Sektore ekologikoak gero eta ekoizle eta enpresa gehiago ditu, eta argi dago gora doan tendentzia dela, hainbat sektore barne hartzen dituelarik, aurrez prestatutako jakietatik hasi, aromatikoak eta ozpinak eta haragi ekologikoa, ogia eta zukuak barne hartzeraino. Esan bezala, NNPEK-k hazten jarraitzen du eta urteko lehen bost hilabeteetan 69 operadore berrik bat egin dute sektore ekologikoarekin.

Nafarroako ekoizpen ekologikoan arreta jarri du TVEko Aqui la tierra programa

NNPEK-ko komunikazio departamenduak TVEren programaren arreta eskuratu du Nafarroako Azoka Ekologikoa dela eta. Nafarroako sektore ekologikoa ezagutzera emateko aukera ezin hobea da programa, milioi bat berrehun mila pertsona inguruko audientzia baitu.

 

26 operadore berrik eman dute izena CPAEN/NNPEK-en

CPAEN/NNPEK-k hazten jarraitzen du eta urtea indartuta hasi du. Izan ere, lehenengo hiruhilekoan sektore desberdineko 26 operadore berrik eman dute izena ekologikoan.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org