Nafarroako hamaika operadorek euren produktuak aurkeztu dituzte 51.000 pertsonaren aurrean Biofach ferian

Otsailaren 13tik 16ra Nafarroako hamaika ekoizle Biofach ferian egon ziren, nazioarteko produktu ekologikoen feriarik handiena, Nurembergen, Alemanian. 51.000 pertsonak baino gehiago, 143 herrialdetakoak, bisitatu zuten feria eta hura osatzen zuten 3.273 erakustokiak. Biofachekin batera Vivaness ospatu zen, osasun eta kosmetika naturalari eskainitakoa. Presente izan ziren operadore nafarrak honakoak izan ziren: Ekolo (zuku eta kontserbak), UltraCongelados Virto (fruta eta...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Otsailaren 13tik 16ra Nafarroako hamaika ekoizle Biofach ferian egon ziren, nazioarteko produktu ekologikoen feriarik handiena, Nurembergen, Alemanian.

51.000 pertsonak baino gehiago, 143 herrialdetakoak, bisitatu zuten feria eta hura osatzen zuten 3.273 erakustokiak. Biofachekin batera Vivaness ospatu zen, osasun eta kosmetika naturalari eskainitakoa.

Presente izan ziren operadore nafarrak honakoak izan ziren: Ekolo (zuku eta kontserbak), UltraCongelados Virto (fruta eta barazki izoztuak), El Caserío (goxokiak), Monjardin (kontserbak), Aceites Artajo, Equimercado (azkukrea, espeziak, teak), Isanatur (olioak, eratorriak, azukrea), Panaderia Arrasate (biskoteak), Select Botanical (eratorriak), Cichorium (endibiak), Wise Nature (kontserbak).

Zortzi urte igaro ziren azken bisitatik eta aurten joan diren ekoizle nafarrek poztasuna agertu zuten kokalekuarengatik eta izandako esperientziarengatik. 4-341 pabilioian egon ziren. Eskarmentuak produktuak erakusteaz gain, beste eremuetako operadoreekin esperientzia trukatzeko balio izan zuen.

Merkatuaren garapena izan zen Biofachen ardatzetako bat. Gainera urteko produkturik nabarmenek saria jaso zuten. Haien artean Käserebellenek «kalabaza ekologikoaren hazi errebelde” (jaki freskoak), eta Schrozberger Milchbauern «gaileta izozkia» (jaki izoztuak). «Produktu lehorrak, sukaldatu, erre» kategorian, GeorgThalhammer-ek lehen saria jaso zuen «hartz baratxuri pestoa». Landgarten gailen du zen  bisitari profesionalen artean, «Produktu lehor, freskagarri eta gozoak» «Almendola larrosa malutak zuretzat», «Zuretzako haziak» eta «Gerezi amarena zuretzat» produktuekin. HANSKaffe&Beere HANS Brainfood enpresatik, Best New Product AwardBIOFACH saria jaso zuen “Bestelako produktu lehorrak” mailan.  Edarien artean Nutracevitek jaso zuen errekonozimendua «BIOHASKAP® zuku ekologikoa %100 arto hazitik aterata, ez kontzentratua».

Hurrengo hitzordua otsailaren 12tik 15era izango da 2020an.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org